Banaketa Politika eta Kanalak: Enpresen Gako Estrategikoak

Ekonomia3,13 KB

Banaketa Politika: Funtzioak eta Garrantzia

Banaketak ondasuna ekoizpen-egoeratik erosketa-egoerara eramaten du. Banaketa ondasunaren ekoizpena eta salmenta harremanetan jartzen dituen marketing-tresna da. Bitartekarien bidez, enpresek ekoizten dituzten produktuak kontsumitzaileen eskuetara iritsiko dira. Bitartekari horiek produktuez arduratzen dira lantegietatik irteten direnetik kontsumitzaileek erosten dituzten arte. Hau da, produktuak banatzeaz arduratzen dira.

Banaketa-funtzio nagusiak

Banaketa aztertzean 5 funtzio bereiziko ditugu:

  1. Banaketa-kanala aukeratzea.
  2. Garraio-funtzioa: ondasuna lantegitik merkatura eramatea.
  3. Salmenta-puntuen kokapena eta dimentsioa zehaztea.
  4. Biltegiratzea.
  5. Zerbitzu-funtzioa: salmenta lortu aurretik (aurkezpena, kokapena, aholkularitza, etab.) eta lortu ondoren (mantentze-lanak, konponketa, etab.).

Ikusten denez, banaketa-funtzioa produktuak kontsumitzaileen eskuetan jartzea baino zabalagoa da.

Enpresa txikiek eta ertainek garrantzi handia dute Euskal Herrian. Kanpoko enpresa multinazionalen sarreraren arriskua hor dago. Batzuek merkatuen irekieraren ondorio logikoa dela dioten bitartean, beste batzuek herrialde bakoitzeko sektoreen aldeko politika garatzea beharrezkoa dela esaten dute.

Banaketa-kanala: Egitura eta Motak

Banaketa-kanala ondasunak ekoizpenetik salmentara jarraitzen duen bidea da. Bitartekariek osatzen dituzte banaketa-kanalak. Banaketa-kanalen egituraz hitz egiten denean honako hiru elementu hauek hartu behar ditugu kontuan:

Kanalaren jabetzaren araberako sailkapena

  • Berezko kanala edo zuzena

    Enpresa ekoizlea bezeroarengana zuzenean heltzen denean. Bezeroari informazioa eta aholkua ematea garrantzitsua denean erabiltzen da.

    Adibidez: Zara, DELL

  • Kanpo-kanala edo zeharkako kanala

    Produktua ekoiztu duen enpresa ez den beste batek banatzen duenean. Kasu honetan, banaketa beste negozio bat da berez, bere plangintza, antolaketa eta berezko gestioarekin. Produktu gehienekin erabiltzen den kanala da hau.

    Adibidez: auto-kontzesionarioak, gozokiak, liburuak, etab.

    Kanpo-kanala produktuen lekualdaketa ahalbidetzen duten beste pertsona edo erakundeek osatzen dute: bitartekariak dira.

    Kanalaren zabalkundeak banaketan parte hartzen duten bitartekari kopurua adierazten du, eta hauek handizkariak edota xehekariak izan daitezke:

    • Handizkariak (mayoristas): ekoizleei erosten dizkiete produktuak, gero xehekariak (dendak, supermerkatuak, etab.) etengabe hornitzeko.
    • Xehekariak: produktua azken kontsumitzaileari saltzen dioten bitartekariak dira.

Banaketa-kanalen luzera

Honela, produktuen banaketa-kanala jarraian azaltzen den moduan azal dezakegu:

  • Kanal luzea

    Ekoizlea → Handizkaria → Xehekaria → Kontsumitzailea

    Adibideak: Ordenagailuak, gozokiak, edariak, etab.

  • Kanal laburra

    Ekoizlea → Xehekaria → Kontsumitzailea

    Adibideak: Arropa, zapatak, janariak, etab.

Deskargatu

PDF Word HTML