Inbertsioak: Kontzeptuak, Hautaketa Metodoak eta Analisia
Inbertsioaren kontzeptua eta ezaugarriak
Inbertsioa: kapital bat arriskuan jartzea da, etorkizuneko itxaropen baten truke.
Inbertsio baten oinarrizko elementuak
- Hasierako ordainketa (D0): aktiboak eskuratzeko unean ordaindu behar den diru-kopurua da.
- Iraupena (n): inbertsioak irauten duen urte-kopurua; urte hauetan diru-sarrerak eta irteerak egongo dira.
- Kutxa-fluxuak edo kutxa-jarioak (Fi): inbertsio horrekin urte bakoitzean lortuko diren irabaziak (kobraketak mius ordainketak).
- Hondar-balioa (R): inbertsioaren bizitza amaitzen denean, ondasunak duen balioa.
Inbertsioak aukeratzeko metodoak
A. Metodo estatikoa: Payback edo Berreskuratze Epea (BE)
Metodo honek hasierako ordainketa berreskuratzeko zenbat denbora behar den adierazten du. Kalkulatzeko, urteko irabaziak metatzen joan behar da, hasierako ordainketa berdindu arte.
Metodo estatikoaren arazoak:
- Behin hasierako ordainketa berreskuratuta, ez ditu kontuan hartzen handik aurrera lortzen diren kutxa-jarioak.
- Ez du kontuan hartzen diruaren balioaren aldaketa denborarekin batera.
B. Metodo dinamikoak
Metodo dinamikoek kutxa-jario guztiak eta diruaren balioaren aldaketak kontuan hartzen dituzte:
- Balio Eguneratu Garbia edo Gaurko Balio Garbia (GBG): inbertsioarekin zenbat irabazten dugun neurtzen du.
- Barruko Errendimenduaren Tasa edo Barruko Itzulketa Tasa (BET): gaurko balio garbia 0 egiten duen tasa da.
Diruaren balioa denboran: Kapitalizazioa eta Gaurkotzea
- Kapitalizatu: gaur egungo diru-kopuru baten balioa etorkizuneko diruaren balioan adieraztean datza. (Gaurko balioa → Urte batzuetako balioa).
Formula: Cn = C0 (1 + k)n (k: merkatuko interes-tasa; n: urte-kopurua). - Gaurkotu: etorkizuneko diru-kopuru baten balioa gaur egungo diruaren balioan adieraztean datza. (Etorkizuneko balioa → Gaurko balioa).
Formula: C0 = Cn / (1 + k)n. - Interes-tasa: k = i + g + ig (interes-tasa inflazioarekin).
Batez besteko heltze-aroa (BHA)
Arlo ekonomikoa dela medio, merkantzia edo produkzio-faktore bat erosten denetik saldu arte zenbat egun igarotzen diren jakiteko balio du.
- Osagaiak: HAh (hornidura), HAe (ekoizpena), HAs (salmenta), HAk (kobraketa).
- Kalkulua: 365 / (Totala / Batez bestekoa) = eguneko ratioa.
- Ondorioa: Emaitza guztiak batuz, lehengaiak erosten direnetik dirua berreskuratu arte igarotako egunak lortuko ditugu.