Merkatuaren Lehiaren Oinarrizko Kontzeptuak

Ekonomia2,74 KB

Merkatuaren Lehia: Ekonomia-eragileek (enpresak eta kontsumitzaileak) askatasunez eragiteko egoera da.

Lehiaren Euskal Agintaritza

Guztion mesederako eta administrazioen joko-arauak kontrolatzeko erakundea da.

Merkatu Motak

Lehia Perfektuko Merkatua

Enpresa guztiak baldintza berdinetan daude merkatuan. Bakoitzak nahi dituen baldintzak jarriko ditu eta erosleak erabakiko du berarentzat komenigarriena.

Lehia Inperfektuko Merkatua

Enpresa batek edo batzuek dute prezioan eragiteko ahalmena.

  • Monopolioa: Ez dauka lehiakiderik. Enpresa bakar batek eskaintzen du ondasun edo zerbitzu bat.
  • Oligopolioa: Enpresa gutxi batzuen esku dago merkatua eta batzuetan prezioak paktatzen dituzte irabaziak ez murrizteko.
  • Lehia Monopolista: Enpresa asko parte hartzen dute merkatuaren lehian, baina bakoitzaren nahia, ahalik eta merkatu-kuotarik handiena lortzea da.

Merkatu-Politika eta Estrategiak

Publizitatea

Jendeak produktua ezagutzeko eta erosteko ekintza bat da.

Merkatu-Politika

Merkatu-kuota ahalik eta altuena lortu ahal izateko enpresa batek egiten dituen ekintza multzoa da: publizitatea, marketinga…

Presoaren Dilema

Pertsonak arrazoiaz jokatuz aukera onena aukeratu beharrean, onena ez dena aukeratzea.

Merkatu Kuota

Enpresa edo marka batek bere alorrean lortzen duen bezero guztien arteko ehunekoa da.

Merkatuaren Hesiak

  • Sartzeko Hesiak: Enpresa berriak merkatuan sartzea zailtzen dituzten faktoreak.
  • Irteera Hesiak: Enpresa batek jasan beharko lituzkeen kostuak.

Produktua Bereiztea

Produktu bat berezia edo bakarra egitea, kalitatea, diseinua edota funtzioak kontuan hartuta.

Nazioarteko Erakundeak eta Jabetza Intelektuala

World Trade Organization (WTO)

Ginebran dagoen nazioarteko elkargoa da, munduko merkataritzari ahalik eta oreka gehien lortzeko asmoz.

Marka

Produktu bati jartzen zaion izena da.

Marka Erregistratua

Beste inork erabili ahal ez izateko, enpresek Marka Erregistro Elkargoari erregistratzen dute eta erabiltzeko baimen esklusiboa lortuz.

Patentea

Lege babesa lortzeko formula bat da, non produktu bat ustiatzeko baimena asmatu duena-rena den.

Copyright

Egileei lan bat egiteagatik (literarioa, artistikoa…) argitaraturik egon edo ez, legediak eskaintzen dien arau eta baldintza multzo bat da.

Creative Commons

Legislazio eta teknologia berriak erabiliz, sormenezko lanak partekatzeko oztopo legalak murriztea helburu duen irabazteko asmorik gabeko erakundea da.

Deskargatu

PDF Word HTML