Merkatua, Eskaria eta Kontsumoa: Funtsezko Kontzeptuak

Ekonomia2,61 KB

MERKATUA ETA DIRUA

Merkatua produktuak saltzeko eta erosteko leku fisikoa da. Gaur egun, teknologiari esker, ez dugu leku fisiko batera joan beharrik produktuak saltzeko edo erosteko.

Merkatuan hiru elementu daude:

  • Produktu bat (ondasuna edo zerbitzua)
  • Saltzaile bat (enpresa bat, produktua ekoitzi duena)
  • Erosle bat (produktua erostean bere beharrak asetzen dituena)

1.2. ESKARIA

Eskaria: Eskatzaileak ondasun baten zer kantitate erosteko prest dauden prezio jakin batean. Eskaria baldintzatzen duten faktoreak hauek dira:

Ondasunaren Prezioa

Produktua zenbat eta garestiagoa izan, orduan eta kantitate txikiagoa erosteko prest egongo da eskatzailea; eta zenbat eta merkeagoa izan, orduan eta gehiago erosiko dute.

Lotutako Ondasunen Prezioa

  • Ondasun Osagarriak: Elkarrekin doazen ondasunak dira, batera kontsumitzen direnak (ezin da bat kontsumitu bestea gabe). Adibidez: Inprimagailua eta tinta.
  • Ordezko Ondasunak: Produktu horiek asetzen duten behar berbera asetzeko beste produktu batzuk bazterrarazten dituzte. Adibidez: Sakarina eta azukrea.

Errenta Erabilgarria

Errenta erabilgarriak eskarian duen eraginaren arabera, 4 mota daude:

  • Beharrizan Mugatuko Ondasunak

    Ondasun eta zerbitzu hauek muga bat dute eskarian, eta puntu batetik gora errentaren igoerak ez du eraginik egiten. (Adibidez: garbigailuak, oheak).

  • Behe Mailako Ondasunak

    Eskatzailearen errentak gora egitean gutxiago eskatzen direnak. (Adibidez: garraio publikoaren ordez taxia hartzea).

  • Ondasun Arruntak

    Eskatutako kantitateak eskatzaileen errentaren proportzio berean egiten du gora. (Adibidez: zinerako sarrerak, liburuak).

  • Luxuzko Ondasunak

    Errenta txikia denean, kantitate txikian kontsumitzen direnak, edo batere kontsumitzen ez direnak. Errentak gora egitean haien kontsumoa nabarmen igotzen da. (Adibidez: bitxiak, kirol-autoak).

Kontsumitzaileen Lehentasunak

Eskaria baldintzatzen duen faktorea da, eskatzailearen zaletasunak edo lehentasunak kontuan hartuta.

1.3. ESKARIAREN KURBA

Eskariaren kurbak adierazten du zer nolako aldaketak dituen eskatzen den kantitateak aurreko atalean ikasitako 4 faktoreen arabera. Ondasun baten eskariaren kurba eskariaren funtzioaren adierazpen grafikoa da, eroslea prezio bakoitzean erosteko prest dagoen kantitatea erakusten duena.

Deskargatu

PDF Word HTML