Ekonomia eta Zerga Politika: Kontzeptu Nagusiak
Merkatuaren Hutsegiteak eta Makroekonomia
Merkatuaren hutsegitea: Merkatuaren funtzionamenduaren ondorio kaltegarriak dira eta gizarte osoarentzat gogokoak ez diren egoerak sortzen dituzte.
Ekonomia-zikloak eta Politika
Ekonomia-zikloak: Ekonomia-jardueraren gorabeherak dira: hedatze-aldiko eta atzeraldiko faseak txandakatzen dira.
Politika makroekonomikoa: Estatuak ekonomia-jardueran esku hartzeko eta herrialdearen martxa onaren alde egiteko baliatzen dituen politiken multzoa da.
Zerga-politika eta Aurrekontuak
Zerga-politika: Estatuak finkatutako helburuak lortzeko, sektore publikoak funtsak bilduz eta gastu publikoen aplikazioaren bidez nahita bideratzen duen jarduketa da.
- Zerga-politika hedatzailea: Zergak jaisten dira edo gastu publikoa handitzen da, ekonomia-jarduera suspertzeko.
- Zerga-politika murritzailea: Zergak igotzen dira edo gastu publikoa murrizten da, ekonomia-jarduera egonkortzeko.
Diskrezionala: Nahita egiten dena.
Zerga-tasa: Zenbateko jakin bati aplikatzen zaion ehunekoa da, ordaindu behar den zerga kalkulatzeko.
Ongizate Estatua eta Gastu Publikoa
Estatuaren aurrekontu orokorrak: Dagokion urterako gastuen eta sarrera-aurreikuspenen zerrenda xehatua da.
Ongizate-estatua: Estatu-ikuskera bat da, eta horren arabera, estatuaren ardura da biztanleria osoari oinarrizko zenbait eskubide aitortu eta bermatzea, esate baterako, osasungintza eta hezkuntza.
Gastu Publikoen Sailkapena
- Gastu arruntak: Gizarteari zenbait zerbitzu publiko emateko egiten diren gastu orokorrak dira.
- Inbertsio-gastuak: Herrialdearen ekoizpen-ahalmenari eusteko eta hura handitzeko egiten diren gastuak dira.
- Transferentziak eta diru-laguntzak: Estatuak birbanatzeko dituen baliabideak dira.
Errentaren Birbanaketa eta Defizita
Errentaren birbanaketa: Estatuak, ekitate-printzipioa betez, merkatuak aurretik ekonomia-ahalmen handiko herritarrei esleitutako funtsak birbanatzeko egiten duen prozesua da.
Ekitate-printzipioa: Printzipio horren arabera, estatuaren zuzentze-jarduera ahalbidetzen duten gastuak herritar guztien artean finantzatu behar dira, nork bere ekonomia-ahalmenaren neurrian.
Aurrekontu-saldoak
- Aurrekontu-superabita: Sarrerak > Gastuak
- Aurrekontu-defizita: Sarrerak < Gastuak
- Aurrekontu-oreka: Sarrerak = Gastuak
Defizit ziklikoa: Ekonomia-zikloen atzeraldietan sortu ohi den defizita da.
Egiturazko defizita: Defizita iraunkor bihurtzen bada, karga handia da ekonomiaren garapenerako, herrialdeak aurre egin behar baitie, etengabe, zorraren kostuei.