Lanbide heziketa mailako Ekonomia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Enpresen Gizarte Erantzukizunaren printzipioak

Ekonomia2,93 KB

Jatorria

Arrowen paradoxa; honek dio ezinezkoa dela ongizate soziala sortzea, banakako ongizateetatik abiatuz.

Hasieran ESK-a enpresaren ezarpenak gizartean sortutako kalteak konpentsatzeko enpresaren filosofia bezala sortu zen.

Printzipioa

  1. Gizarteari itzultzea enpresaren ekintzen bidez emandako zatia da.

  2. Gizartean sortutako eragin negatiboak gutxitu.

  3. ESK inguruko gomendio nazional eta nazioartekoak errespetatu.

  4. Giza eskubideen garapenaren alde lan egin.

Kontzeptua

ESK praktikak gaur egun gomendioak dira, baina ez dira derrigorrezkoak.

  • Borondatezko ekintzak.

  • Ekoizpen eta kudeaketa prozesu guztian sartzen dira.

  • Kudeaketak baloreen sartzean datza.

  • Legeak betetzeak baino konpromiso handiagoa eskatzen du.

  • Garapenak interes-taldeekin erlazio zuzena suposatzen

...
Jarraitu irakurtzen "Enpresen Gizarte Erantzukizunaren printzipioak" »

Enpresa Estrategia: Balio Katea, Porter eta Finantzaketa

Ekonomia3,03 KB

Balioa Sortzea eta Balio Katea

Balioa sortzea: Lehia-estrategia batean arrakasta lortzeko modurik garrantzitsuena da. Prezio baxuen estrategiek ez dute eragin handirik izaten, eta kasu horietan da egokia balio erantsia sortzea.

Balio-katea: Tresna analitikoa da; enpresak ondasun bat saltzeko egiten dituen jarduerak deskonposatu eta aztertzen ditu. Jarduerak bi ataletan banatzen dira:

  • Lehen mailako jarduerak: Azken produktuaren balioa sortzeko balio dute eta ekarpen handiagoa egiten dute.
  • Laguntza-jarduerak: Ez dute balio-ekarpen zuzenik egiten, baina beharrezkoak dira lehen mailako jarduerak osatzeko.

Porterren Bost Lehia-indarrak

  1. Ordezko produktuen mehatxuak: Zenbat enpresa dauden jarduera berean.
  2. Lehiakide berrien mehatxuak: Gure merkatuan sartzen
...
Jarraitu irakurtzen "Enpresa Estrategia: Balio Katea, Porter eta Finantzaketa" »

Enpresaren Finantza Analisia: Ratioak eta Maniobra Fondoa

Ekonomia3,93 KB

Maniobra Fondoa (MF)

Formula: MF = (AK - PK) edo (OG + PEK - AEK)

  • Positiboa: Aktibo Korrontea (AK) Pasibo Korrontea (PK) baino altuagoa denean. PK-ak ezingo du aktibo guztia finantzatu. Ondare Garbiak (OG) eta Pasibo Ez-Korronteak (PEK) Aktibo Ez-Korronte (AEK) guztia finantzatuko dute, baita AK-ren zati bat ere. Epe motzeko zorrei aurre egiteko gaitasuna izango du enpresak, egoera arrunt batean egonez. Formula: MF / AK * 100
  • Negatiboa: PK AK baino altuagoa denean; ondorioz, PK-ak AK eta AEK-ren zati bat finantzatuko du. OG-ak eta PEK-ak ezin dute AEK osotasunean finantzatu; beraz, epe motzeko zorrei aurre egiteko zailtasunak eta ordainketen etendura-arriskua egongo da. Formula: MF / AEK * 100

Ratio Finantzarioak

Likidezia eta Solbentzia

  • Diruzaintza
...
Jarraitu irakurtzen "Enpresaren Finantza Analisia: Ratioak eta Maniobra Fondoa" »

Lan Kontratua, Gizarte Segurantza eta Ordezkaritza

Ekonomia4,21 KB

Ebaluazioa: Lan Kontratuaren Aldaketa (5. Gaia)

LAN KONTRATUA ALDATZEA:

Hasierako baldintzak aldatu daitezke:

  • Bi aldeen borondatez
  • Baten borondatez
  • Beste baldintzengatik

Hiru Egoera Nagusi Aldaketan:

  • Funtzionala: Lanpostuz aldatzea.
  • Geografikoa:
    • Lekualdatzea (Behin betikoa): Arrazoi ekonomiko, tekniko edo antolakuntzazkoengatik. Onartu, uko egin eta kontratua amaitu, edo desados egon (20 eguneko epea).
    • Joanaraztea (Aldi baterako): Arrazoi ekonomiko, tekniko edo antolakuntzazkoengatik. Onartu edo desados egon (20 eguneko epea).
  • Funtsezko aldaketa arrazoi ekonomiko, tekniko edo antolakuntzazkoa.

Enpresaren subrogazioa: Enpresa baten titulartasun aldaketa.

Lan Kontratua Etetea

Lan prestazioa aldi baterako emateari uztea (lana eta soldata ere bai).

Kausak: Bi...

Jarraitu irakurtzen "Lan Kontratua, Gizarte Segurantza eta Ordezkaritza" »

Estatuko Aurrekontua eta Finantza Sistema Aztertzea

Ekonomia2,8 KB

Estatuko Aurrekontua

Aurrekonntuak

Estatuko aurrekontuak diru sarrerak eta gastuak biltzen ditu.

Diru Sarrerak

  • Gizarte Kotizazioak: Gizarte Segurantzarako ekarpenak.
  • Tributuak: Zergak eta Tasak (adibidez, PFEZ eta BEZ).
  • Beste batzuk.

Gastuak

Administrazio publikoak egiten dituen gastuen multzoa da.

  • Arrunta: Funtzionarioen soldatak, ondasunak eta zerbitzuak.
  • Inbertsioak: Azpiegiturak finantzatzeko.
  • Transferentziak eta Diru-laguntzak: Adibidez, errenta birbanaketa.

Aurrekontu-Saldoa

Ekonomian bi defizit mota sor daitezke:

Defizit Ziklikoa

Ekonomia-zikloan halabeharrez gertatzen diren atzeraldietan sortzen da eta aldi batean bakarrik irauten du.

Egiturazko Defizita

Defizit iraunkorra da, eta ia enplegu beteko egoeretan ere iraun ohi du. Egiturazko defizita oztopo...

Jarraitu irakurtzen "Estatuko Aurrekontua eta Finantza Sistema Aztertzea" »

Ekonomia Oinarriak: Dirua, Txartelak eta Adierazleak

Ekonomia7,64 KB

Ekonomia eta Finantza Oinarrizko Definizioak

LEGEZKO DIRUA

Herrialde bakoitzeko gobernuak banku zentralaren bitartez jaulkitzen duen diru metalikoa da, hots, eskudirua, normalean txanponen edo billeteen bitartez.

BANKU DIRUA

Bankuetan edota aurrezki kutxetan dugun dirua da. Hau ez dago gordeta txanponetan eta billeteetan, baizik eta modu birtual batean. Ez da legezko dirua.

BANKU KONTUAK

Diru gordailuak dira, banku-eragiketarik ohikoenen ardatz direnak: diru sarrerak egin, ordainketak, transferentziak, maileguak, kutxazaina, ekarpenak, etab.

ZORDUNKETA TXARTELAK

Haren bidez ordaintzea kontuko dirua erabiltzea bezala da, izan ere, erosketaren zenbatekoa edo kutxazainetik ateratakoa berehala kentzen da kontutik.

KREDITU TXARTELAK

Zordunketa-txartelak...
Jarraitu irakurtzen "Ekonomia Oinarriak: Dirua, Txartelak eta Adierazleak" »

Inbertsioak: Kontzeptuak, Hautaketa Metodoak eta Analisia

Ekonomia2,85 KB

Inbertsioaren kontzeptua eta ezaugarriak

Inbertsioa: kapital bat arriskuan jartzea da, etorkizuneko itxaropen baten truke.

Inbertsio baten oinarrizko elementuak

  • Hasierako ordainketa (D0): aktiboak eskuratzeko unean ordaindu behar den diru-kopurua da.
  • Iraupena (n): inbertsioak irauten duen urte-kopurua; urte hauetan diru-sarrerak eta irteerak egongo dira.
  • Kutxa-fluxuak edo kutxa-jarioak (Fi): inbertsio horrekin urte bakoitzean lortuko diren irabaziak (kobraketak mius ordainketak).
  • Hondar-balioa (R): inbertsioaren bizitza amaitzen denean, ondasunak duen balioa.

Inbertsioak aukeratzeko metodoak

A. Metodo estatikoa: Payback edo Berreskuratze Epea (BE)

Metodo honek hasierako ordainketa berreskuratzeko zenbat denbora behar den adierazten du. Kalkulatzeko,...

Jarraitu irakurtzen "Inbertsioak: Kontzeptuak, Hautaketa Metodoak eta Analisia" »

Enpresaren Finantzaketa Iturriak eta Kontzeptu Nagusiak

Ekonomia2,62 KB

Finantzaketa

Finantzaketa inbertsioak gauzatzeko behar diren baliabide finantzarioak eskuratzea da. Enpresa bat inbertsio-proiektu bat planifikatzen ari denean, finantzaketa-iturri ezberdinak aztertu eta haien kostua zehaztu beharko du.

Merkataritza-deskontua

Norberak eskuratzeko kreditua epemuga baino lehen kobratzeko aukera ematen duen finantza-eragiketa da, normalean epe motzekoa. Kobratzeko ditugun truke-letrak edo efektuak finantza-erakundeari eraman eta horrek likidezia emango digu, efektuaren nominalari komisioak eta interesak deskontatu eta gero.

Kreditua

Kanpoko finantza-eragiketa da. Honen bidez, finantza-erakundeak enpresari epe jakin batez kantitate bat erabilgarri uzten dio. Erabili duen diru-kopuruaren gaineko interesak ordainduko...

Jarraitu irakurtzen "Enpresaren Finantzaketa Iturriak eta Kontzeptu Nagusiak" »

Makroekonomia eta BPGd-aren oinarriak

Ekonomia2,61 KB

Makroekonomia eta BPGd-aren definizioa

Makroekonomia: ekonomia osoaz arduratzen den adarra da.

BPGd (Barne Produktu Gordina): herrialde batean, denboraldi jakin batean ekoiztu diren azken ondasun eta zerbitzuen balioa da, dirutan neurtua.

BPGd-aren ezaugarriak

  • Moneta bakarra: Herrialde bakoitzak bere moneta erabiltzen du; herrialdeen artean konparatzeko homogeneizatu egiten da.
  • Aitortutako jarduerak: Legezko jarduerak soilik kontuan hartzen dira (ez legez aurkakoak, borondatezkoak edo trukeak).
  • Muga geografikoak: Herrialde bateko mugen barruan ekoizten dena neurtzen da (enpresa kanpotarra izan arren, bertan saltzen bada, bertako BPGan sartzen da).
  • Denbora-tartea: Aldi batean ekoiztutakoa neurtzen da, urtebetean (bigarren eskuko gauzak ez dira sartzen)
...
Jarraitu irakurtzen "Makroekonomia eta BPGd-aren oinarriak" »

Makroekonomia eta Ekonomia Politika: Oinarrizko Kontzeptuak

Ekonomia3,02 KB

ESKARI AGREGATUA: Ekonomia batean, prezioen batez besteko maila jakin bat izanik, familiek, enpresek, sektore publikoek eta atzerritarrek egiten duten gastu osoa da.

AD = C + I + G + (X - M)

ESKAINTZA AGREGATUA: Zer ekoizpen kantitate saltzeko prest dauden enpresak batez besteko prezio eta ekoizpen-kostu jakin batzuetan adierazten du.

Makroekonomiaren ikuspegiak:

- Prezioen batez besteko maila: Prezioen batez besteko mailak behera egiten badu, tekinek beherantz egingo dute, eta aurkakoa gertatuko da prezioek gora egiten badute.

- Ekoizpen-kostuak: Sarreren eta gastuen arteko kenketa. Prezioak gora egiten badu, etekinak behera egingo dute.

- Enpresa-espektatibak: Enpresak merkatuari eskaintzen dizkion aleen kopurua enpresaren beraren espektatiben...

Jarraitu irakurtzen "Makroekonomia eta Ekonomia Politika: Oinarrizko Kontzeptuak" »