Enpresa Estrategia: Balio Katea, Porter eta Finantzaketa
Balioa Sortzea eta Balio Katea
Balioa sortzea: Lehia-estrategia batean arrakasta lortzeko modurik garrantzitsuena da. Prezio baxuen estrategiek ez dute eragin handirik izaten, eta kasu horietan da egokia balio erantsia sortzea.
Balio-katea: Tresna analitikoa da; enpresak ondasun bat saltzeko egiten dituen jarduerak deskonposatu eta aztertzen ditu. Jarduerak bi ataletan banatzen dira:
- Lehen mailako jarduerak: Azken produktuaren balioa sortzeko balio dute eta ekarpen handiagoa egiten dute.
- Laguntza-jarduerak: Ez dute balio-ekarpen zuzenik egiten, baina beharrezkoak dira lehen mailako jarduerak osatzeko.
Porterren Bost Lehia-indarrak
- Ordezko produktuen mehatxuak: Zenbat enpresa dauden jarduera berean.
- Lehiakide berrien mehatxuak: Gure merkatuan sartzen diren enpresa berriak.
- Bezeroen negoziazio-ahalmena: Bezero mota, asko erosten dutenak prezio merkean.
- Hornitzaileen negoziazio-ahalmena: Garraio-prezioa eta kalitatea negoziatzea.
- Lehiakideen lehia-maila: Zer zerbitzu berri eskaintzen duten, zer preziotan...
Enpresaren Kokapena eta Dimentsioa
Enpresaren kokapena
- Lehengaien hornidura: Kalitatea, eskuratzeko erraztasuna...
- Lan-merkatua: Langabezia-tasa.
- Garraioak: Nolako azpiegiturak dauden.
- Legedia: Arauak eta zergak.
- Finantzaketa: Zenbat banku dauden negoziatzeko.
Enpresaren dimentsioa
Ekoizpen-ahalmena da, langile kopuruaren eta teknologiaren araberakoa.
Enpresa Txiki eta Ertainak (ETE)
- Prestakuntza urria: Formazio gutxi.
- Finantza-ahalmen urria.
- Zaharkitze teknologikoa: Inbertsio gutxi.
- Antolaketa malgua: Elkar ezagutzen dute.
- Langileen integrazioa: Motibazio handiagoa eta harreman pertsonalagoa.
- Lehia: ETEek ezin diete multinazionalei prezioan aurre egin, baina multinazionalei interesatzen ez zaizkien lekuetan lehiatzen dira.
- Enplegua: Enplegu gehiago sortzen dute.
Finantzaketa Tresnak: Akzioak, Partaidetzak eta Obligazioak
Akzioak (Sozietate Anonimoa): Finantzaketa propioa da. Askatasunez eskualdatu daitezke (bazkideen baimenik gabe). Akzioduna enpresaren jabea da. Errenta aldakorrekoak dira, enpresaren mozkinen araberakoak.
Partaidetzak (Sozietate Mugatua): Ezin dira askatasunez eskualdatu (jabeen baimena behar da).
Obligazioak: Errenta finkoko titulua da, interes hitzartuarekin, eta ez dago enpresaren emaitzen mende. Obligazioduna ez da enpresaren jabea, kobratzeko eskubidea duena baizik. Kanpo-finantzaketa da; interesak ordaindu behar dira nahiz eta enpresak galerak izan.