Makroekonomia eta Ekonomia Politika: Oinarrizko Kontzeptuak
ESKARI AGREGATUA: Ekonomia batean, prezioen batez besteko maila jakin bat izanik, familiek, enpresek, sektore publikoek eta atzerritarrek egiten duten gastu osoa da.
AD = C + I + G + (X - M)
ESKAINTZA AGREGATUA: Zer ekoizpen kantitate saltzeko prest dauden enpresak batez besteko prezio eta ekoizpen-kostu jakin batzuetan adierazten du.
Makroekonomiaren ikuspegiak:
- Prezioen batez besteko maila: Prezioen batez besteko mailak behera egiten badu, tekinek beherantz egingo dute, eta aurkakoa gertatuko da prezioek gora egiten badute.
- Ekoizpen-kostuak: Sarreren eta gastuen arteko kenketa. Prezioak gora egiten badu, etekinak behera egingo dute.
- Enpresa-espektatibak: Enpresak merkatuari eskaintzen dizkion aleen kopurua enpresaren beraren espektatiben arabera ere bada.
OREKA MAKROEKONOMIKOA: Faktore hauen elkarrekintzaren orotarako emaitza izango da: merkatuaren barne-indarraren, gobernuaren ekonomia-politikaren eta merkatuaren kanpo nahaste iragarrezinen elkarreginarena.
EKONOMIA-POLITIKAK: Estatuak ekonomian esku hartzen baliatzen dituen moduak dira, ekonomia-helburu batzuk lortzeko.
Helburuak:
- Ekonomia-hazkunde jasangarria: Ondasunen eta zerbitzuen ekoizpena denboran zehar etengabe haz dadin esku hartzen du Estatuak. Herritarren ongizate-maila hobetzea da helburu nagusietako bat.
- Enplegu betea: Ekonomiari buruzko erabakiak arrazoibidez hartzen direnez, ez du zentzurik baliabideren bat erabiliz uztea, eta hortaz, giza baliabide oro ere erabili egin beharko litzateke.
- Prezioen egonkortasuna: Ondasunen eta zerbitzuen prezioak kontrolatzea funtsezkoa da kontsumitzeileek erosteko ahalmena ez galtzeko eta inflazioak eragiten duen ziurgabetasuna saihesteko.
Ekonomia-politika motak:
- Zerga politika: Estatuak jarritako ekintzen multzoa da. Zerga-bilketa eta gastu publikoaren aplikazioa baliatzen ditu.
- Moneta-politika: Banku zentralak hartzen dituen neurrien multzoa da, batez ere prezioaren egonkortasunari eusteko.
- Kanpo-politika: Ekonomia kontrolatzeko egiten dituen esku-hartzeen multzoa da.
- Errenta-politika: Egonkortasuna lortzen du, inflazioa kontrolatzeko.
ZERGA-POLITIKA: Sektore publikoak funtsak bilduz eta gastu publikoen aplikazioaren bidez nahita bideratzen duen jardukeria, Estatuak finkatutako helburuak lortzeko.
ZUZENEKO ZERGAK: Errenta irabazten denean eta egoera pertsonalak kontuan hartzen dira.
ZEHARKAKO ZERGAK: Errenta erabiltzen denean eta egoera pertsonala ez da kontuan hartzen.
ESTATU AURREKONTUETAKO DIRU-SARRERA PUBLIKOAK: Sektore publikoak, bere funtzioak betetzeko, baliabideak behar ditu, diru-sarrera publikoak deritzen baliabideak.