Lan Kontratua, Gizarte Segurantza eta Ordezkaritza
Ebaluazioa: Lan Kontratuaren Aldaketa (5. Gaia)
LAN KONTRATUA ALDATZEA:
Hasierako baldintzak aldatu daitezke:
- Bi aldeen borondatez
- Baten borondatez
- Beste baldintzengatik
Hiru Egoera Nagusi Aldaketan:
- Funtzionala: Lanpostuz aldatzea.
- Geografikoa:
- Lekualdatzea (Behin betikoa): Arrazoi ekonomiko, tekniko edo antolakuntzazkoengatik. Onartu, uko egin eta kontratua amaitu, edo desados egon (20 eguneko epea).
- Joanaraztea (Aldi baterako): Arrazoi ekonomiko, tekniko edo antolakuntzazkoengatik. Onartu edo desados egon (20 eguneko epea).
- Funtsezko aldaketa arrazoi ekonomiko, tekniko edo antolakuntzazkoa.
Enpresaren subrogazioa: Enpresa baten titulartasun aldaketa.
Lan Kontratua Etetea
Lan prestazioa aldi baterako emateari uztea (lana eta soldata ere bai).
Kausak: Bi aldeek adostuta; enpresaburuaren erabakia; askatasuna kentzea; aldi baterako ezintasuna; eszedentzia; amatasuna/aitatasuna; aldi baterako ezinbesteko kausa; greba edo legezko itxiera; ikastaroa; soldaten etenaldia; zehaztutako kausak; indarkeriaren biktima izatea.
Lan Kontratua Azkentzea
Kontratuen amaiera. Denbora amaitu denean.
- Bi aldeen erabakia: Bien borondatez, kalte ordainik gabe.
- Langilearen borondatez: Dimisioa (aurreabisatuta) edo abandonoa (aurreabisatu gabe).
- Enpresaburuaren borondatez: Kaleratzea.
- Lan kontratua azkentzea alderdietako edozein desagertu delako (heriotza, erretiroa, ezintasun egoera).
Ebaluazioa: Gizarte Segurantza (6. Gaia)
GIZARTE SEGURANTZA
Lege orokorra sistema publiko bat da. Estatuak aplikazio-esparruan dauden pertsonen babesa bermatzen du diru laguntzen eta prestazio ekonomiko gauzazkoen bidez.
Egitura:
- Orokorra: Berezietan ez daudenak.
- Bereziak: Autonomoak, ikatz meatzaritza, itsas langileak, funtzionarioak, ikasleak.
Betebeharrak eta Babesa:
- Enpresaburuak: Inskripzioa, afiliazioa, alta, baja, kotizazioa.
- Langileak: Kotizazioa, datu-aldaketa.
- Babes-eginkizuna:
- Kontributiboa: Kotizatu dutenak.
- Ez-kontributiboak: Kotizatu ez dutenak.
Ezintasun iraunkorragatiko prestazio motak: Partziala, osoa, absolutua, baliozintasun handia.
Gaia: Boterea Enpresan
BOTEREA
Langile Ordezkaritza Enpresan (Motak):
- Sindikatu ordezkaritza: Langileen ordezkariak.
- Ordezkaritza bateratua: Sindikatuz kanpoko organoak.
Sindikatuak:
Langileen elkarte irabazi asmorik gabekoa, afiliatuak babestu eta lan-baldintzak hobetzeko helburuarekin.
Eskubideak: Sortzeko, uzteko edo desagertzeko askatasuna; afiliatzeko; ordezkariak hautatzeko; jardutearazko eskubidea.
Sindikatu-Ordezkaritza:
Sindikatuek duten ordezkaritza neurtzen du (kopurua).
- Afiliatutako langileek sindikatu-atala era dezakete lantegi esparruan.
- Sindikatu-delegatuak: Afiliatuen arteko ordezkariak.
Ordezkaritza Bateratua (Langile Kopuruaren Arabera):
- <6 langile: Ez dago ordezkaritzarik.
- 6-10 langile: Langile ordezkaritza.
- >50 langile: Enpresa batzordea.
Ordezkari Hautaketan Bi Irudi (Baldintzak):
- Hautleak (1. maila): 1 hilabete antzinatasuna eta >16 urte.
- Hautleak (2. maila): 6 hilabete antzinatasuna eta >18 urte.
HAUTESKUNDE PROZESUA
Bi kategoria: Teknikariak + Administrarioa // Langile espezializatuak + Kalifikazio gabeak.
Zerrendak: Enpresa batzordeko kideak hautatzeko zerrendetako bati; langileen ordezkariak hautatzeko bete beharreko postu adina.