Enpresen Gizarte Erantzukizunaren printzipioak

Ekonomia2,93 KB

Jatorria

Arrowen paradoxa; honek dio ezinezkoa dela ongizate soziala sortzea, banakako ongizateetatik abiatuz.

Hasieran ESK-a enpresaren ezarpenak gizartean sortutako kalteak konpentsatzeko enpresaren filosofia bezala sortu zen.

Printzipioa

  1. Gizarteari itzultzea enpresaren ekintzen bidez emandako zatia da.

  2. Gizartean sortutako eragin negatiboak gutxitu.

  3. ESK inguruko gomendio nazional eta nazioartekoak errespetatu.

  4. Giza eskubideen garapenaren alde lan egin.

Kontzeptua

ESK praktikak gaur egun gomendioak dira, baina ez dira derrigorrezkoak.

  • Borondatezko ekintzak.

  • Ekoizpen eta kudeaketa prozesu guztian sartzen dira.

  • Kudeaketak baloreen sartzean datza.

  • Legeak betetzeak baino konpromiso handiagoa eskatzen du.

  • Garapenak interes-taldeekin erlazio zuzena suposatzen du.

Lan eremua

Kudeaketaren hainbat alorretan dauka eragina:

  1. Giza erantzukizun etikoa.

  2. Giza erantzukizun ekonomikoa.

  3. Legezko giza erantzukizuna.

Interes-taldeak (stakeholders)

Influentzian eragin handia dute enpresean; hartzen diren erabakiak neurri handi batean haien eraginaren arabera daude. Akzionistak, bazkideak, langileak, bezeroak, hornitzaileak, lehiakideak eta antzekoak osatzen dute talde hau.

Beste erakunde batzuek ere eragina dute: ONGak, komunikabideak, agente sozialak eta publiko orokorra, baita bezero ez diren herritarrak ere.

Barne eta kanpo dimentsioa

Nazio Batuen Liburu Berdeak ESK bi kategoriatan banatzen du: Barne ESK eta Kanpo ESK.

Barne ESK: langileen inguruko gaiei eta ekoizpenean produktu naturalen kudeaketari eta ingurumenari lotutako gaiak barne hartzen ditu.

Kanpo ESK: ingurugiroari eta giza eskubideei lotutako eraginak eta harremanak ditu mintzagai.

ESK eta giza baliabide politikak

  • Lan eta familia kontziliazioa — Gehien garatu den politika; lana eta familia bateratzeko zailtasunak ekiditen ditu.

  • Talentudun langileak mantendu — Enpresak langile talentudunak mantentzeko egiten dituen neurriak (sustapen ekonomikoak, enpresako kotxea, etab.).

  • Berdintasuna eta diskriminazioaren aurkako neurriak — Lanean sartzeko zailtasunak izan ditzaketen taldeentzako neurriak.

  • Laneko osasuna eta segurtasuna — Enpresak arrisku-prebentzio sistemak ezartzera behartuta daude.

Plangintza estrategikoa egiteko prozesuan, enpresak bere xedea, ikuspegia eta helburuak finkatzen ditu barruko eta kanpoko egoeraren azterketa globaletik abiatuta, eta aurreikusitako helburuak lortzeko zer plan egin behar diren erabakitzen du.

Deskargatu

PDF Word HTML