Estatuko Aurrekontua eta Finantza Sistema Aztertzea
Estatuko Aurrekontua
Aurrekonntuak
Estatuko aurrekontuak diru sarrerak eta gastuak biltzen ditu.
Diru Sarrerak
- Gizarte Kotizazioak: Gizarte Segurantzarako ekarpenak.
- Tributuak: Zergak eta Tasak (adibidez, PFEZ eta BEZ).
- Beste batzuk.
Gastuak
Administrazio publikoak egiten dituen gastuen multzoa da.
- Arrunta: Funtzionarioen soldatak, ondasunak eta zerbitzuak.
- Inbertsioak: Azpiegiturak finantzatzeko.
- Transferentziak eta Diru-laguntzak: Adibidez, errenta birbanaketa.
Aurrekontu-Saldoa
Ekonomian bi defizit mota sor daitezke:
Defizit Ziklikoa
Ekonomia-zikloan halabeharrez gertatzen diren atzeraldietan sortzen da eta aldi batean bakarrik irauten du.
Egiturazko Defizita
Defizit iraunkorra da, eta ia enplegu beteko egoeretan ere iraun ohi du. Egiturazko defizita oztopo handia da ekonomia-garapenerako, Estatuak etengabe hartu behar baditu bere gain zorraren kostuak.
Defizit Publikoa Finantzatzeko Bideak
- Zor Publikoen Jaulkipena: Banku bati mailegua eskatzen diogunean bezala, Estatuak ere dirua eskatzen die enpresa eta partikularrei, titulu-balore jakin batzuen truke. Titulu-balore horiek eskubidea ematen dietete edukitzaileei diruaren itzulketarekin batera aldez aurretik adostutako interes finko bat jasotzeko.
- Zergak Igotzea: Zergak igotzea edo beste zerga batzuk ezartzea gehiengoaren nahiaren aurkako neurriak izaten dira.
- Zirkulazioan Dagoen Diru-kantitatea Handitzea: Prezioen igoera ekarri ohi du, horregatik estatuek zuhurtzia handiz aztertzen dute ezarri edo ez.
Gaia: Finantza-Sistema
Finantza-Sistema
Definizioa: Finantza sistema erakunde publikoek araututako egitura bat da, bitartekari multzo batek osatua, baliabide-aurrezkiak bideratzeko, kontsumo pribatua, enpresen inbertsioak eta gastu publikoa finantzatzeko.
Finantza-Baliabideak edo Finantza-Aktiboak
Produktu edo titulu batzuk dira, ezaugarri hauekin:
- Aktiboak: Jabeei aukera ematen dietenak aberastasunari eusteko.
- Pasiboak: Betebeharrak eragiten dizkietenak ordainei.
Finantza-baliabideak edo finantza-aktiboak ezaugarri hauen bidez bereizten dira:
- Likidezia: Aktiboak epe laburrean galera handirik izan gabe legezko diru bihurtzeko zenbaterainoko erraztasuna eta ziurtasuna duen adierazten du.
- Arriskua: Aktiboaren jaulkitzaileak adostutakoa ez betetzeko probabilitatea adierazten du.
- Errentagarritasuna: Aktiboak interesak sortzeko duen ahalmena adierazten du.