Enpresaren Finantzaketa Iturriak eta Kontzeptu Nagusiak
Finantzaketa
Finantzaketa inbertsioak gauzatzeko behar diren baliabide finantzarioak eskuratzea da. Enpresa bat inbertsio-proiektu bat planifikatzen ari denean, finantzaketa-iturri ezberdinak aztertu eta haien kostua zehaztu beharko du.
Merkataritza-deskontua
Norberak eskuratzeko kreditua epemuga baino lehen kobratzeko aukera ematen duen finantza-eragiketa da, normalean epe motzekoa. Kobratzeko ditugun truke-letrak edo efektuak finantza-erakundeari eraman eta horrek likidezia emango digu, efektuaren nominalari komisioak eta interesak deskontatu eta gero.
Kreditua
Kanpoko finantza-eragiketa da. Honen bidez, finantza-erakundeak enpresari epe jakin batez kantitate bat erabilgarri uzten dio. Erabili duen diru-kopuruaren gaineko interesak ordainduko ditu enpresak, baita erabili ez duen saldoaren gaineko komisioa ere. Horregatik, garrantzitsua izango da eskatzen den kredituaren zenbatekoa enpresaren beharretara egokitua izatea.
Mailegua
Kanpoko finantza-eragiketa da, non finantza-erakundeak enpresa bati diru-kopuru bat ematen dion. Aldez aurretik mailegua itzultzeko epea zehaztuko da.
Leasing-a
Erosketa-eskubidea barneratzen duen alokairu-kontratua da. Enpresa erabiltzaileak finantzaketarik ez duenean leasing-enpresara jo dezake eta, honi derrigorrezkoak diren aldizkako kuotak ordainduz gero, ibilgetuko elementua erabili ahalko du.
Jesapena
Kanpo-finantzaketa iturria da, non finantzaketa-behar handia duten enpresek bere zorra kopuru bereko obligazioetan banatuta aurreztaile pribatuei eskaintzen dizkieten. Obligaziodunek jaulkipen-prezioa ordainduko dute, nominalaren gaineko interes-tasa kobratuz. Amortizatzean, berreskurapen-prezioa jasoko dute.
Harpidetzeko lehentasunezko eskubidea
Kapital-zabalkuntza ematen denean, enpresaren akzio berriak lehenagoko bazkideek edo bazkide berriek erosi ahalko dituzte. Akzio horiek harpidetzeko orduan akziodun zaharrei lehentasuna ematen zaienean, "harpidetzeko lehentasunezko eskubideaz" ari gara. Modu honetan, kapital-zabalkuntza eman den arte metatu diren erreserben zenbatekoa ez da murriztuko.
Amortizazioa
Barne-finantzaketa iturria da. Ibilgetu-elementuek denborarekin jasaten duten balio-galeraren balorazioa da amortizazioa. Zentzu honetan, amortizazioak enpresarentzat kostu bat suposatuko du.
Erreserbak
Banatu gabe gordetzen diren enpresaren mozkinak dira. Enpresaren ondarea osatuko dute inbertsioak egiteko erabiltzen diren arte. Erreserbak mota hauetakoak izan daitezke:
- Legalak
- Estatutarioak
- Borondatezkoak