Enpresaren Finantza Analisia: Ratioak eta Maniobra Fondoa

Ekonomia3,93 KB

Maniobra Fondoa (MF)

Formula: MF = (AK - PK) edo (OG + PEK - AEK)

  • Positiboa: Aktibo Korrontea (AK) Pasibo Korrontea (PK) baino altuagoa denean. PK-ak ezingo du aktibo guztia finantzatu. Ondare Garbiak (OG) eta Pasibo Ez-Korronteak (PEK) Aktibo Ez-Korronte (AEK) guztia finantzatuko dute, baita AK-ren zati bat ere. Epe motzeko zorrei aurre egiteko gaitasuna izango du enpresak, egoera arrunt batean egonez. Formula: MF / AK * 100
  • Negatiboa: PK AK baino altuagoa denean; ondorioz, PK-ak AK eta AEK-ren zati bat finantzatuko du. OG-ak eta PEK-ak ezin dute AEK osotasunean finantzatu; beraz, epe motzeko zorrei aurre egiteko zailtasunak eta ordainketen etendura-arriskua egongo da. Formula: MF / AEK * 100

Ratio Finantzarioak

Likidezia eta Solbentzia

  • Diruzaintza (+1): (Bihurgarria + Diruzaintza) / PK. Enpresak duen diruarekin eta epe laburreko aktiboekin zorrak ordaintzeko duen ahalmena neurtzen du. H: Diru gehiegi kutxan; T: Arazoak zorrak ordaintzeko.
  • Likidezia (+1): (AK / PK). H: AK PK baino handiagoa denean, diru gehiegi dago kutxan; T: Likidezia arazoak.
  • Bermea (1,7 - 2): (Aktiboa / PEK + PK). Enpresa kiebratik zein gertu dagoen kalkulatzen du.
  • Erabilgarritasuna (0,3 - 0,4): (Diruzaintza / PK).

Zorpetzea eta Autonomia

  • Zorpetzea (1 - 0,5): (PEK + PK / OG). H: Zorpetuegia dago, finantzaketa bilatzeko zailtasunekin; T: Oso gutxi zorpetuta, OG handiegia.
  • Finantza-autonomia (0,8 - 1,5): (OG / PEK + PK). H: OG handiegia eta oso gutxi zorpetuta; T: Zorpetuegia, finantza-autonomia gutxi.
  • Zorraren kalitatea (0,2 - 0,5): (PK / (PEK + PK)). Enpresak duen zor guztitik zenbat ordaindu behar duen urtebete baino lehen.
  • Ibilgetua (-1): (AEK / OG + PEK). OG-ak eta PEK-ak AEK finantzatzen duten neurtzen du.

Produktibitatea eta Izakinen Balorazioa

Produktibitatearen Kalkulua

Produktibitatea: Unitateak / (Langileak * Egunak * Orduak) = Unitateak langile-orduko.

Aldaketa-tasa: ((Produk2 - Produk1) / Produk1) * 100

Balorazio Metodoak eta Lock Puntua

  • FIFO: Irteerak izakinen prezioan baloratzen dira beti (prezioak izakinetan bereizita mantentzen dira).
  • Batez Besteko Prezio Ponderatua (BPP/BPH): (Unitateak gehitu eta diru-balioa gehitu; ondoren, Dirua / Unitateak). Irteerak Batez Besteko (BB) prezioan baloratzen dira.
  • Lock Puntua (Errentagarritasun-atalasea): Salmentak = Erosketak (P * Q). Gastuak / Ekoizpena: KF + (KAu * Q). Oreka puntua: P * Q = KF + (KAu * Q).

Heltze Aro Ekonomikoa (HAE) eta Finantzarioa (HAF)

  • BHA (Hornikuntza): (Izakinen BB / Lehengaien urteko kontsumoa) * 365
  • BPA (Fabrikazioa): (Ekoizpen-prozesuan dauden produktuen maila / Urteko kontsumoaren balioa) * 365
  • BSA (Salmenta): (Produktu bukatuen BB maila / Urteko salmenten kostu-prezioa) * 365
  • BKA (Kobrantza): (Bezeroen zorra / Urteko salmentak salmenta-prezioan) * 365
  • BOA (Ordainketa): (Hornitzaileen zorra / Urteko erosketak) * 365

HAE (Heltze Aro Ekonomikoa) = BHA + BPA + BSA + BKA

HAF (Heltze Aro Finantzarioa) = HAE - BOA

Errentagarritasun Analisia

ZAE (Zerga eta Interes Aurreko Etekina): IZAE - I

Etekin Garbi Netoa: ZEA - Z

EE (Ekonomia Errentagarritasuna): (IZAE / Aktiboa) * 100

EF (Finantza Errentagarritasuna): (Etekin Garbi Netoa / OG) * 100

Deskargatu

PDF Word HTML