Oinarrizko Kontzeptu Ekonomikoak: Premia, Eskasia eta Ekoizpena
1. Premia Ekonomikoak
Premia: Behar bat zerbaiten faltaren sentzazioa eta hura asetzeko nahia da.
- Lehen mailakoak: Biziraupenarekin edo garapen pertsonalarekin zuzenean lotutakoak.
- Bigarren mailakoak: Ongizatea handitzen dute eta garaiaren edo kulturaren arabera aldatzen dira.
Faktoreak
Premia motak sailkatzeko hainbat faktore hartzen dira kontuan:
- Urritasuna:
- Askeak: Premiak asetzeko adinako kantitatean daudenak (airea eta izarren argia).
- Ekonomikoak: Ez dagoena denon premiak asetzeko adinako kantitatean (hegazkinak, mugikorrak).
- Eraldaketa-maila:
- Tartekoa: Eraldatu egin behar diren helburu dutenak premia ase aurretik (autoko pieza bat).
- Amarierakoa: Erabiltzeko prest daudenean.
- Eskuragarritasuna:
- Publikoa: Pertsona guztiak erabili dezaketenak (parkeak).
- Pribatua: Pertsona bat edo batzuk baztertzen dituztenak (etxebizitza).
- Funtzioa:
- Kontsumoa: Gizakiaren premiak zuzenean asetzen dituztenak (automobila).
- Kapitala: Giza premiak zeharka asetzen dituztenak (makinak).
1.2 Ekonomia Eskasia
Ekonomia Eskasia: Pertsonen beharrak asetzeko baliabide nahikorik ez izatearen sentsazioa da.
Ezaugarriak:
- Unibertsala: Daukaguna baino gehiago nahi dugulako denok.
- Erlatiboa: Denei ez digula berdin eragiten.
2. Aukeratzea Uko Egitea Da
Ekonomia Eskasia dela eta, aukera beharra sortzen da: baliabideak mugatuak dira, premiak mugagabeak.
Aukera beharra sortzen da baliabideak urriak direlako eta erabilera mota asko dituztelako. Norberaren lehentasunaren eta diru sarreren mailaren arabera aukeratu behar da.
Eskasia: Norberaren gogoen eta diru sarreren mailaren arabera aukeratzeko aukera.
2.1 Aukera-kostua
Erabaki bat hartzean aukeratu ez duzun hori aukera-kostua da. Dirutan neurtu daiteke edo beste modu batera.
3. Ekoizpen-Faktoreak
Ondasunak eta zerbitzuak ekoizteko erabiltzen diren oinarrizko elementuak dira.
- Lurra: Naturatik etortzen direnak. Landatzeko eta hiri-lurraz gain, lurzoruko eta itsasoko baliabideak ere hartzen ditu.
- Lana: Ekoizpen-prozesuan parte hartzen duen ordaindutako giza jarduera fisiko nahiz intelektual oro da.
- Kapitala: Bi multzo: dirua eta elementu ondasunen eta zerbitzuen ekoizpenean erabiltzen diren ekipamendu guztiak (makinak, eraikinak).
3.2 Ekonomiaren Azterketa
Mikroekonomia
Familien, enpresen eta sektore-publikoen banakako portaera aztertzen du.
Makroekonomia
Ekonomiaren portaera globala aztertzen du, ekonomia-eragileen arteko erlazioen ondorioz.
Ekonomiaren Irizpideak
- Positiboa: Ekonomiaren errealitatearen deskripzioa.
- Normatiboa: Balio-iritziak ematen ditugu.