Garatzen ari diren herrialdeen arazo nagusiak eta ondorioak
2.
Ondare kolonialaren garrantzia
Garatzen ari diren herrialde gehienak Europako potentzien koloniak izan ziren.
- Haien ekonomiak atzeratuta zeuden. Europako potentziek kolonietan lehengaiak eta langile merkeak soilik bilatzen zituzten. Industria gutxi zegoen, eta biztanleei oinarrizko zerbitzuak ez zitzaizkien ematen.
- Era berean, estatu berriek arazo politiko larriak izan zituzten. Ustelkeria orokorra eta egonkortasun politiko eza gertatu ziren; horren ondorioz sortu ziren gerra zibilak eta gatazka armatuak.
Desfase teknologikoa
Desfase teknologikoak ondorio larriak dakartza; teknologia propioaren faltak berdintasunak gero eta handiagoak egiten ditu.
Teknologia propiorik ez izateak eragiten du haien ekoizpenaren zati handi bat zaharkituta egotea; hortaz, esportazioak murriztu egiten dira eta, horren ondorioz, diru-sarrerak gutxitzen dira.
Ekonomia-hazkundea sortzen duten jarduerak askotan atzerriko enpresen esku egoten dira. Enpresa horiek natura-baliabideak ustiatzen dituzte eta bertan egiten dute beren jardueren zati bat, merkatuko kostu txikiagoak direla medio.
Biztanleriaren garrantzia
Biztanleria baliabideak baino azkarrago hazten da. Gaixotasunek eta goseteek herrialdeari gastu handiak eragiten dizkiote, eta epe luzera ondorio larriak dakartzate.
Adibidez, heldu gaixo eta elikagai gabezia duten pertsonak behartuta egon daitezke lana uztera, eta haur askok eskolatik at egin behar dute gurasoen ordez lan egiteko. Trebetasun gutxiko langile horiek, ikasketarik edo formakuntza egokirik gabe, garapena oztopatzen dute.
Kanpo zorraren zama
Herrialde askok Mundu Bankuari edo Nazioarteko Diru Funtsari zor diote. Guztiek ez diote modu berean aurre egiten zorrari.
- Batzuek jasotako dirua ez dute aberastasuna sortzeko erabiltzen.
- Herrialde batzuek beste batzuek baino zailtasun handiagoa dute dirua itzultzeko.
Garatzen ari diren herrialdeek, testuinguru batzuetan, zor txikiagoa dute herrialde garatuek baino. Zorra kitatzeko, honako neurrien batzuk hartzen dituzte:
- Kredituak eskatzen dituzte zorra kitatzeko; horren ondorioz, zorra handitu egiten da.
- Herrialdearen ekonomia modernizatzeko egiteko beharrezko inbertsioak murriztu egiten dituzte.
- Natura-baliabideak neurriz kanpo ustiatzen dituzte esportazioak handitzeko eta dirua irabazteko.
- Gastu publikoa murrizten dute oinarrizko zerbitzuetan, hala nola osasunaren, hezkuntzaren eta azpiegituren arloetan.
Programa batzuk abiatu dira: zor handiko herrialde pobreei zorraren zati bat ala osorik barkatzea hasi da.