Inflazioaren eraginak, KPIa eta diruaren prezioa
Inflazioaren ondorioak
Inflazioaren ondorioak: Inflazio handiak bi ondorio nagusi ditu; batetik, erosteko ahalmena galtzen da, bestetik, ziurgabetasuna sortzen du.
Erosteko ahalmena galtzea
Erosteko ahalmena galtzea: Diru-kantitate batekin eros daitekeenari esaten zaio erosteko ahalmena. Prezioek gure diru-sarrerek baino azkarrago egin badute gora, erosteko ahalmena galduko dugu, bai eta bizi-kalitatea ere.
Ziurgabetasuna
Ziurgabetasuna: Prezioak etengabe aldatzen badira, familiek eta enpresek ez dute beharrezko informaziorik izaten zer eta zenbat kontsumitu eta ekoitzi jakiteko. Ezin bada jakin zer produkturi eta ekoizpen faktoreri eragingo dion inflazioak, eta espero zutenaren eta errealitatearen arteko arriskua badago, ziurgabetasuna nagusituko da. Inflazio-tasa zenbat eta handiagoa izan, orduan eta handiagoa izango da segurtasun-ezaren sentsazioa.
Erosteko ahalmena galtzeari dagokionez, ez die berdin eragiten pertsona guztiei.
Inflazioaren eraginpeko taldeak
Inflazioaren eraginpeko taldeak | ||||
Kaltetuak | Pentsiodunak | Langileak | Aurreratzaileak | Esportatzaileak |
Pentsioen eguneratzea ez da beti bizitzaren kostuaren igoerarekin parekoa. | Soldatak ez dira normalean igo inflazioaren erritmo berean. | Mailegatutakoa itzultzean, ondasun gutxiago kontsumitu ahal izango dituzte. | Produktu nazionalak garestiagoak badira, arazo gehiago izango dituzte saltzeko. | |
Onuradunak | Administrazio publikoak | Zordunak | Inportatzaileak | |
Administrazioak kredituarekin funtzionatu ohi du; inflazioak diruaren balioa gutxitzen duenean, hitzartutakoa balio txikiagoko diruarekin itzultzen du. | Diruaren balioa behera egiten badu, errazago lortzen da itzuli beharreko kantitatea prezio baxuagoekin egotea. | Atzerriko produktuak merkeagoak badira, errazago saltzen dira. | ||
Inflazioaren adierazleak
Inflazioaren adierazleak: Herrialde bateko ondasunen eta zerbitzuen prezio-aldaketak neurtzeko prezioen indizeak erabiltzen dira. Hauen bilakaera aztertzeko, zenbait alditako emaitzak alderatzen dira.
Espainian, prezioen maila neurtzeko Kontsumo Prezioen Indizea (KPI) erabiltzen da, batez ere.
KPI: batez besteko familiak eskuarki (orokorrean) kontsumitu ohi dituen ondasunen batez besteko ponderatua da.
Batez besteko ponderatua → familiek produktu horretan egiten duten gastuaren proportzioa kontuan hartuta, produktu bakoitzak pisu jakin bat duela adierazten du.
KPIren formula
KPI = (P1 × %P1) + (P2 × %P2) + ... + (Pn × %Pn) |
Inflazioa neurtzea
Inflazioa neurtzea: Espainian Estatistika Institutu Nazionalak (INE) kalkulatzen du KPIa, Familia Aurrekontuen Inkestaren bidez herritarren kontsumo-ohiturak aztertu ostean.
KPIari “erosketa saskia” ere esaten zaio; funtsean hori da: batez besteko familiek gastu ohi duten ondasunen prezioen bilketa. Berezitasuna da prezio horiek ponderatu egiten direla, kontsumo-talde bakoitzean gastuak duen garrantzia kontuan hartuta.
Erosketa saskia: espainiarrek kontsumo-talde bakoitzean egiten duten gastua kontuan hartuta aukeratzen diren produktu adierazgarriak dira.
KPIa eta erosketa saskia urtero aldatzen direnez, urte batetik besterako inflazio-tasa kalkulatzeko ehuneko-aldaketa formula hau erabiltzen da: ((KPI1 - KPI2) / KPI2) × 100.
Aldagai makroekonomikoak: diruaren prezioa
Aldagai makroekonomikoak — Diruaren prezioa: Partikularrok interes-tasaren datua erabiltzen dugu erreferentzia moduan gure mailegu-eragiketetan. Banku pribatuen eta pertsonen arteko interesari diruaren prezioa esan ohi zaio.
Dirua ez da banku pribatuetan sortzen, baizik eta banku zentraletan. Herrialde bakoitzeko Banku Zentralak jaulkitzen du dirua, eta gero banku pribatuei mailegatzen die. Mailegu mota horien interes-tasak herrialde bateko interes-tasa guztien oinarrian daude eta oinarrizko interesa deritze; jendeak diruaren prezioa (ofiziala) ere deitzen dio.
Diruaren prezioa (ofiziala): herrialde bakoitzeko Banku Zentralak banku pribatuei mailegatutako diruaren oinarrizko interes-tasa da.
Diruaren prezioaren fluxua
EUROPAKO BANKU ZENTRALA --- Maileguen enkanteak --> Banku pribatuek
Diruaren prezioa (ofiziala)
Banku pribatuak --- Maileguak --> Enpresak eta familiak
(Diruaren prezioa)