Hedapen txartela

Ekonomia4,18 KB

Noiz bukatzen da salerosketa prozesua? Salerosketa prozezuan, saltzaileak erosleari ondasun bat entregatzen dio eta gero erosleak prezio bat ordainduko dio. Erosleak, saltzailearen faktura jasotzen duenean, ordainketa egin ondoren, prozesua bukatu egingo da.

Nola ordaindu diezaioke erosleak saltzaileari? Efektiboan edo ordainketa atzeratua.

Salerozketa guztiak eskudiruz ordaindu daitezke?Ez. Legearen arabera, ezin izango da 2.500€ edo gehiago den zenbateko salerosketa ordaindu, baldin eta eragiketan enpresari batek parte hartzen badu.

Errenbolso kontrako ordainketa moduan, esan abantailak eta desabantailak:Abantailak dira eroslearentzat ez dago arriskurik. Ondasuna etxean txekeatu eta gero ordaintzen bait du.Eta desabantailak dira saltzaileak erosleari komisio bat kobratzen dio, garraio gastuengatik. Garraiotzaileak  ez dizu produktua nola funtzionatzen den azalduko.

Zein da bermatzailearen funtzioa? Bankuko konte korrontean dirua ez badago, bermatzaileak hartzen du txekea ordaintzeko ardura. Azken finean bermatzaileak txekearen ordainketa aseguratzen du.

Ze bi motatako txekeak ezagutzen dituzu? Txeke al portador, edozein pertsona kobratu dezakela eta txeke nominatiboa, bakarrik idatzita dagoen pertsonak kobratu ahal du.

Txeke bat noiz kobratzen da? Espainian emititu eta ordaintzen den txekea 15 eguneta aurkeztu behar da. Eta Atzerrian emititu eta ordaintzen den txekea:20 egunetan Europan emititu bada eta 60 egunetan Europatik kanpo emititu bada.

Zer gertatzen da epe hauetatik kanpo txekea aurkezten bada? Baldintzak dira libradorearen k/kan fondoak edukitzea eta libradoreak bankuari ordainagindua atzera ez botatzea. Hau libradoreak egin behar du email bitartez edo dokumentu baten bitartez sinatuta. Nahiz eta haurreko baldintzak ez bete eta hornitzailea epez kanpo bankura joan, enpresen artean negoziaketa beti egongo da. 

Zer gertatzen da txekea kobratzerako orduan k/kan fondorik ez badaude?Kasu honetan hornitzailea engainatuta sentitu daiteke. Berak konfiantza eman dio denbora batean txeke bitartez bankuan dirua egongo delakoan. Demagun txekearen zenbatekoa 100€-koa dela, eta bankuko k/ktean 25€ bakarrik daudela. Orduan lehenengo pausua izango zen 25€ak hartu, behartuta dago eta hornitzaileak. Ezin da ukatu aukera hau. Eta bigarren pausua izango zen gainontzeko 75€-ak kobratzeko bankuari eskatuko diogu ordainagiri bat sinatzea. Ordainagiri hau epaileak erabiliko du proba bezala etorkizuneko epaiketa batean.

Zein da diferentzia kontu korronte bat eta kreditu kontu batena?Kontu korronte batean ezin da egon 0 azpitik. Bankuak ez du inoiz hori onartukoa. Kutxazainean dirua ateratzea nahi duzunean, fondorik ez dagoela mezua agertuko zaizu. Eta kreditu kontu batean, bankua onartuko du diru bat zuri ematea.

Debito txartel abantailak eta desabantaila:  Abantailak dira, erosketak egiteko oso erabilgarria da pertsona normaleentzako, Gastatzen dudanean dirua kentzen da momentu berean eta kreditu txartela baino merkeagoa izaten da. Eta desabantailak dira, normalean eguneroko gasturako tope bat izaten du eta ez du balio zerbitzu batzuk kontratatzeko.

Kreditu txartel baten abantailak eta desabantailak:abantailak dira, aurreko baino erabilgarriagoa dela, batez ere enpresarentzako eta erosketa handiak egiteko balio du. Eta desabantailak dira kontu korrontean zenbaki negatiboak agertu daitezkela. Ondorioz, bankuak interes handiagoa kobratuko digu.

Enpresa bati ze motatako txartela interesatzen zaio kontratatzea: Debito txartela aukeratzen baldin badu eta erosketak altuak badira, ordainketak egiteko, txekea edo letrak erabili beharko ditu. Kreditu txartela erabiltze badu, edozein erosketa ordaindu dezaket zenbaki negatiboak kontutan hartuta. Txartel mota hauek bankuak ematen duen zerbitzua dela eta urtero kostu bat suposatuko du.


Deskargatu

PDF Word HTML