Kanpo Merkataritzaren Ezaugarriak, Oztopoak eta Dibisak

Ekonomia3,17 KB

Kanpo Merkataritzaren Berezitasunak

  • Librea da, baina batzuetan debekatu egiten dute.
  • Distantzia handiak daude, eta horrek garraio-kostuak dakartza.
  • Moneta desberdinak erabiltzen dira (diru-trukea).

Merkataritzaren Zergatiak

  • Produktua leku batzuetan bakarrik lor daiteke.
  • Produktu asko leku askotan daude, baina beste batzuetan merkeagoak dira.
  • Teknologia: ezagutzaren aldetik aldeak daude.
  • Lehiakortasun-abantaila: kasu batzuetan, produktu bat ekoizteko baliabideak aproposagoak dira estatu batzuetan ekoizteko (espezializazioa).

Merkataritzarako Oztopoak

Oztopo motak:

  • Debekapena: Kasu honetan, estatu batekiko merkataritza debekatu egiten da. Oso egoera arraroa da hau, eta indarrean egotekotan, zigor politikoak izaten dira kausa. Adibidez: Ipar Korean edo Iranen.
  • Kuotak: Trukeak maila zehatz bateraino bakarrik onartzen dira. Adibidez: Europan Japoniatik 50.000 auto inporta daitezke.
  • Muga-zergak: Zerga bereziak dira. Atzerritik datozen ondasunek bakarrik ordaindu behar dituzte. Normalean, aduanetan ordaintzen den portzentaje bat da. Muga-zergen ondorioz, produktu atzerritarrak garestitu egiten dira eta lehiakortasuna galtzen dute. Hala bada, barneko enpresek salmenta gehiago lor ditzakete.

Barne-ekoizleei babesa emateko beste bide batzuk:

  1. Arau teknikoak: Printzipioz ez dira oztopoak, baina martxan jartzen direnean, produktu atzerritarrek arazo gehiago izan ditzaten jartzen dira, eta era horretan lehiakortasuna galtzen dute.
  2. Barne-enpresei dirulaguntzak: Kasu honetan, produktu baten barneko ekoizleei ekoizpenerako dirulaguntzak ematen zaizkie. Era horretan, enpresek bezeroei kopuru txikiagoak kobra diezazkiekete eta inportazioek lehiakortasuna galtzen dute.

Dibisak

Kanpo-merkataritzaren berezitasun argi bat, normalean, moneta ezberdinak erabiltzen direla da. Erosleak saltzailearen moneta lortu behar du erosketa ordaintzeko. Hemendik dator diru-trukearen beharra. Kasu honetan, moneta bakoitzari dibisa deitzen zaio.

Dibisa-merkatuaren ezaugarriak:

  1. Mundu mailako merkaturik handiena da.
  2. Mundu osoan egiten dira trukeak.
  3. Egunero 24 ordutan zehar dago zabalik.
  4. Ondasunak identikoak dira.
  5. Erosle eta saltzaile milaka edo milioika daude.

Lehia perfektuaren parte-hartzaile nagusiak:

Enpresak, banku pribatuak, partikularrak eta banku zentralak.

Dibisa motak:

  • Dibisa bihurgarriak: Era librean salerosten direnak.
  • Dibisa ez-bihurgarriak: Estatuak trukea kontrolatzen du eta prezioak markatzen ditu. Helburua estatu horren kanpo-merkataritza kontrolatzea da. Egoera hau, normalean, demokratikoak ez diren estatuetan ematen da; adibidez, Kuban eta Venezuelan. Baina gobernuak prezio aproposak ez baditu markatzen, desorekak sortzen dira: atzerriko dibisak desagertu edo pilatu egiten dira.

Deskargatu

PDF Word HTML