Ekonomiaren Oinarriak eta Globalizazioa
Ekonomiaren Oinarriak
Ekonomia-jardueraren helburua gizakien beharrak eta nahiak ondasunen eta zerbitzuen bidez asetzea da, gehienetan, irabaziak lortzea.
Ondasunak salgai ukigarriak dira (auto bat, etxetresna elektriko bat, lore bat...). Zerbitzuak, ondasun materialik sortzen ez duten jarduerak dira (hezkuntza, osasun eta garraio zerbitzuak).
Ondasunak eta zerbitzuak ekoizten dituzten pertsonak dira ekoizleak, eta kontsumitzaileak, beren beharrak asetze aldera ondasun eta zerbitzu horiek kontsumitzen dituzten pertsonak.
Ekonomiako Eragileak
Pertsonak
- Bere lana ematen diote enpresei eta estatuari, soldataren trukean.
- Bere diru-sarrerak erabiltzen dituzte, enpresek eta estatuak sortzen dituzten ondasunak eta zerbitzuak erosteko.
- Aurrezkiak inbertitzen