Dirua eta Banku Produktuak: Oinarrizko Kontzeptuak
Dirua
Dirua, oro har, onartutako truke-bitartekoa edo ordainketa- eta kobrantza-bitartekoa da.
Diruaren Funtzioak
- Truke-bitartekoa: Trukez erabiltzeko.
- Balio-gordailua: Gordetzea aurrerago erabiltzeko.
- Kontu-unitate komuna: Gauzen balioa neurtzen du (dirutan).
Diru Motak
- Legezko dirua: Txanponak, modu fisikoan.
- Banku-dirua: Txartelak, bankuko dirua.
Banku Kontuak
Diru-gordailuak dira, banku-eragiketarik ohikoenen ardatz diren produktuak.
Kontu Motak
Kontu Korronteak
Txekeen bidez eskuratu daitezke funtsak.
Aurrezki-kontuak
Aurrezki-libretaren bidez eskuratu daiteke funtsak.
Lotutako Tresnak
Txekea
Bankuari ematen zaion agindua diru-kopuru jakin bat adierazitako pertsonari ordaintzeko, beti ere kontuan nahikoa funts baldin badago.
Banku-libreta
Bankuek eta aurrezki-kutxek ematen duten kuaderno txikia; han idazten dira libretan lotutako kontuko diru-mugimenduak.
Gazteentzako Libreta
Ez du komisiorik eta pizgarriak izaten ditu; esaterako, opariak. 0-25 urte bitartekoak izan daitezke haietako titularrak.
Online Banka
Abantailak
- Erosotasuna
- Edozein ordutan jarduteko aukera
- Azkartasuna
- Eragiketa merkeagoak
- Informazio-gardentasuna
- Eskaintza eta zerbitzu pertsonalizatuak
Txartelak
Finantza-erakunde edo saltoki batek plastikozko euskarri batean igorritako ordainketa-bitartekoak dira.
Motak
Banku-txartelak
Finantza-erakunde batek igortzen ditu; oro har, banku edo kutxa batek. Erosketak egiteko eta banku-sareko kutxazainetan dirua ateratzeko erabil daitezke.
Bankukoak ez diren Txartelak
Txartela igorri duen saltokian soilik erabil daitezke.
Banku-txartelen Motak
Banku-txartelek banku-kontu batean gordailututako funtsak erabiltzen dituzte.
Zordunketakoak
Haren bidez ordaintzea kontuko dirua erabiltzea bezala da.
Kreditukoak
Zordunketa-txartelek ez bezala, aukera ematen dute ordainketak egiteko eta dirua ateratzeko une horretan banku-kontuan funtsik ez badago ere.
Ordainketa Aukerak
- Guztizko zenbatekoaren hilero ordainketa: Zor den saldoa gure kontura kargatzen da hurrengo hilabeteko lehen egunean.
- Ordainketa geroratua: Kuota malgu baten bidez ordainketa atzeratzeko aukera ematen du.
Beste Txartel Motak
Txanpon-txartela
Ordainketak egiteko aukera ematen dute aurretik finkatutako kopuru jakin batera arte (adibidez, Barik).
Txartel Birtualak
Txanpon-txartelaren bezalakoa, baina internet bidez.
Ordainketa-pasabidea
Enpresa batzuek bezeroen eta komertzioen artean eskaintzen duten ordainketa-bitartekaritza zerbitzua da.