Ekonomiaren Oinarriak eta Globalizazioa

Ekonomia3,39 KB

Ekonomiaren Oinarriak

Ekonomia-jardueraren helburua gizakien beharrak eta nahiak ondasunen eta zerbitzuen bidez asetzea da, gehienetan, irabaziak lortzea.

Ondasunak salgai ukigarriak dira (auto bat, etxetresna elektriko bat, lore bat...). Zerbitzuak, ondasun materialik sortzen ez duten jarduerak dira (hezkuntza, osasun eta garraio zerbitzuak).

Ondasunak eta zerbitzuak ekoizten dituzten pertsonak dira ekoizleak, eta kontsumitzaileak, beren beharrak asetze aldera ondasun eta zerbitzu horiek kontsumitzen dituzten pertsonak.

Ekonomiako Eragileak

Pertsonak

  • Bere lana ematen diote enpresei eta estatuari, soldataren trukean.
  • Bere diru-sarrerak erabiltzen dituzte, enpresek eta estatuak sortzen dituzten ondasunak eta zerbitzuak erosteko.
  • Aurrezkiak inbertitzen dituzte.
  • Zergak ordaintzen dizkiete estatuari.

Enpresak

  • Ondasunak eta zerbitzuak ekoizten eta banatzen dituzte, ekonomia-etekin baten truke.
  • Etekin horren zati bat estatuari ordaindu behar diote, zergetan.

Estatuak

  • Pertsonengandik eta enpresetatik biltzen dituen zergak.
  • Estatuarenak diren enpresa publikoen ekoizpenetik lortzen dituen etekinak.
  • Enplegu publikoa sortzen du.

Ekoizpen Faktoreak

Lau ekoizpen faktorek hartzen dute esku ekonomia-jardueretan:

  • Natura-baliabideak: Ingurune fisikoan daude (lurrean, lurpean, uretan, atmosferan), lehengaiak eta energia iturriak barne.
  • Lana: Ondasun bat edo zerbitzu bat ekoizteko erabiltzen den giza ahalegina.
  • Kapitala: Ekoizpenean eta banaketan erabiltzen diren baliabide ez naturalen multzoa da.
  • Teknologia: Jakintza zientifikoaren emaitza diren tresna eta prozeduren multzoa.

Globalizazioa

Kontzeptua

Munduko herrialdeen artean ondasun, zerbitzu, teknologia, lan eta kapital-trukeak progresiboki liberalizatzea helburu duen prozesuari esaten zaio globalizazioa.

Ondorioak

  1. Nabarmen hazi da herrialdeen arteko merkataritza eta, ondorioz, gora egin du ekoizpenak.
  2. Herrialdeetako ekonomiek gero eta mendetasun handiagoa dute esportazioekiko eta inportazioekiko.
  3. Ekonomia-potentzia berriak sortu dira.
  4. Gizartea eta kultura ere globalizatu egin dira (pentsatzeko eta bizitzeko moduak, moda...).

Deslokalizazioa

Deslokalizazioa enpresa batek fabrika edo sukurtsal batzuk jatorrizko herrialdean ixten dituenean eta munduko beste estatu batzuetan ezartzen dituenean gertatzen da.

Abantailak

Deslokatzen diren enpresek abantailak bilatzen dituzte:

  • Lan-kostu txikiagoak.
  • Ingurumena zaintzeko betebehar gutxiago.
  • Zerga gutxiago.
  • Beren produktuen merkatu izango direnetatik gertu egotea.

Garraioa eta Teknologia Berriak

Ondasun, zerbitzu eta kapitalen merkataritzak zirkulaziorako beharrezkoak ditu azpiegiturak, hala nola garraioak eta komunikazio-sareak.

BRICS

BRICS Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrikak osatzen duten taldea da.

Ezaugarriak

  • Oso ekonomia-hazkunde handia dute, suspertzen ari diren gainerako herrialdeekin alderatuta.
  • Tamaina handiko herrialdeak dira.
  • Mundu mailako lider izan nahi dute.
  • Lankidetzan jarduten dute, ordena tradizionala ordezkatzeko.

Deskargatu

PDF Word HTML