Enpresa eta Finantza Hiztegi Bat
Sozietate Anonimoa (SA): Eratzeko gutxieneko kapitala 60.000 eurokoa da, bere lege-erantzukizuna enpresa ondarea bakarrik da, eta kapitala zatitzeko aukera dago akzioen bitartez (eskualdatze librea).
Sozietate Mugatua (SM,EMS): Eratzeko gutxieneko kapitala 3.000 eurokoa da bere lege-erantzukizuna enpresa ondarea bakarrik da eta kapitala zatiteko aukera dago parte-hartzeen bitartez (eskualdatze mugatua).
Enpresa Berria Sozietate Mugatua (EBSM): Eratzeko gutxieneko kapitala 3.012 eta 120.202 euro artean dago bere lege-erantzukizuna enpresa ondarea bakarrik da eta kapitala zatitzeko aukera du parte-hartzeen bitartez (eskualdatze mugatua).
Kooperatibak: Eratzeko gutxieneko kapitala estatutuetan finkatutakoaren araberakoa da izango da, lege-erantzukizuna egindako kapital ekarpenaren araberakoa izango da eta kooperatibista bakoitzak boto bat izango du.
Aurrezkia gure diru sarreretatik kontsumitzen ez dugun zatia da. Aurrezteko arrazoiak bost dira:
Larrialdiei edo ustekabekoei aurre egiteko.
Etorkizunerako planak egiteko.
Zorrik ez izateko.
Inbertsioak hala moduz saldu behar ez izateko.
Gogokoak ez diren lan-egoerei aurre egiteko.
Aurreztu beharreko zenbatekoa jakiteko hiru faktore garrantzitsu daude:
Diru-sarreren egonkortasuna.
Ondare-aberastasuna.
Osasuna.
Zorra: Etorkizuneko diru-sarreren kontura gaur egun egiten den kontsumoa da.
Ondarea: Pertsona baten ondasunen, eskubideen eta betebeharren multzoa da.
Aurrekontua finantza-plan pertsonalizatu bat da, gastuak kontrolatzen eta diru-sarrerei ahalik probetxu handiena ateratzen laguntzeko. Lau dira aurrekontu bat egiteko urratsak:
Gastuak eta diru-sarrerak identifikatzea.
Gastu lehentasunak zehaztea: Nahitaezko finkoak, Beharrezko aldakorrak, Ez-beharrezkoak.
Idaztea eta aurreztea.
Aztertzea eta doitzea: Aldakuntza absolutuak, Ehuneko aldakuntzak.
Asegurua kontratu bat da eta horren bidez aseguru-etxeak hirugarren bati kalte-ordainak emateko konpromisoa hartzen du kontingentzia edo ezbeharren bat gertatzen bada, eta trukean prima bat jasotzen du.
Kontingentzia arriskua sortzen denean agertzen da eta hitzartutako kalte ordainari bide ematen dio. Aseguruetan hurrengo termino bereziak erabiltzen dira:
Prima: Aseguruaren prezioa.
Poliza: Kontratuaren baldintzak jasotzen dituen dokumentua.
Aseguratzailea: Aseguru-etxea da.
Aseguratua: Aseguruan aurreikusitako arriskuan dagoen pertsona da.
Hartzailea: Asegurua kontratatzen eta prima ordaintzen duen pertsona.
Onuraduna: Kontratuan hitzartutako kontraprestazioa jasotzen duen pertsona.
Aseguratutako kopurua: Kontingentzia edo ezbeharra gertatuz gero ordainduko den gehienezko kalte-ordaina.
Kontingentzia edo ezbeharra: Polizan aurreikusitako gertaera, aseguratzaileak bere betebeharrak betetzea dakarrena.
Estaldura: estalitako arriskua.