Makroekonomia Adierazleak eta Inflazioa: Kontzeptu Nagusiak

Ekonomia2,75 KB

Makroekonomiaren Adierazleak

  1. Aipatu zeintzuk diren makroekonomiaren adierazleak.

    • Makroekonomiaren adierazleak ekoizpena, prezioak, diruaren prezioa eta enplegua dira.
  2. Aipatu eta azaldu ondorio negatiboak murrizteko aldagai nagusiak.

    • Ekonomia-hazkundea: Kezka gehien eragiten duen alderdia da, hazkundeak oso eragin handia duelako ekonomiaren aberastasunean eta lanpostuetan.
    • Prezioak: Prezioen igoera egunez egun agertzen zaigun kontua da, eragin handia duelako.
    • Diruaren prezioa: Maileguan dirua eskatzeak duen kostua da (interes tasa), eta oso kezka handia eragiten du, jende asko bizi delako interes tasek bere hipotekan duen eraginaren mende.
  3. Aipatu zertarako aukera ematen duten ekonomia adierazleek.

    • Zenbakien bidez kuantifikatzeko familien, enpresen eta sektore publikoaren portaera.
    • Eskualdeen edo herrialdeen egoerak aldatzeko.
    • Gobernuei makroekonomia-politiketan laguntzeko.
    • Adierazleek denboran zehar izandako bilakaera aztertzeko.

Inflazioa eta Deflazioa

  1. Definitu inflazioa.

    • Inflazioa herrialde bateko ondasun eta zerbitzuen prezioak oro har eta modu jarraian igotzea da.
  2. Definitu deflazioa.

    • Deflazioa inflazioaren kontrakoa da: prezioak modu jarraian jaistea.
  3. Aipatu eta azaldu inflazio motak.

    • Deflazioa: Ekonomia-jarduerari kalte egiten dio, kontsumitu beharrean aurrezten dutelako familiek.
    • Neurrizkoa: Ekonomia-jarduerari nahasmendurik gabe garatzen uzten dio.
    • Arrapaladakoa: Prezioak nekez kontrolatzeko moduan jartzen dira, eta arazo ekonomiko eta sozialak sortzen dira.
    • Hiperinflazioa: Diruak balioa azkar-azkar galtzen duenez, inor ez da hartaz fidatzen. Ekonomia krisi orokorrarekin du lotura.
  4. Aipatu eta azaldu inflazioaren arrazoi garrantzitsuenak.

    • Ekoizpen kostuen igoera: Igo egiten bada enpresek ekoizpen-baliabideen truke ordaintzen dutena, ondasunen eta zerbitzuen prezioak ere igotzen dira.
    • Eskaria handitzea: Eskaria ekonomia batek eskain dezakeena baino handiagoa izanez gero, eskasia gertatzen da, eta prezioak igotzen dira.
    • Diru gehiegi egotea zirkulazioan: Herrialde batek bere ekoizpenarekin bat datorren dirua baino gehiago jaulkitzen badu, jendeak badaki produktu berberak erosteko eta saltzeko diru gehiago dagoela zirkulazioan. Prezioak igotzen dira, baina erosteko ahalmena jaisten da.

Deskargatu

PDF Word HTML