Ekonomia: Oinarrizko Kontzeptuak eta Definizioak
Ekonomiaren Oinarrizko Kontzeptuak
Baliabideak eta Errentak
- Alokairua (Natura Baliabideak): Jatorria natura duten baliabideak.
- Soldata (Lana): Jarduera fisikoaren ordainsaria.
- Interesak (Kapital Ondasunak): Ondasunen erabileraren ordainsaria.
Errentak: Ekoizpen-baliabide bat denbora-aldi jakin batean erabiltzearen truke ordaintzen den balioa edo prezioa adierazten du.
Ekoizpen-baliabideak: Ondasunak eta zerbitzuak ekoizteko eta banatzeko erabilitako oinarrizko elementuak dira.
Ekonomia Hazkundea
Ekonomia hazkundea: Gizarte batean aldi jakin batean izandako ondasunen eta zerbitzuen ekoizpenaren balio-handitzea da. Honela lor daiteke:
- Kantitatea: Ondasunen ekoizpena areagotzeko, baliabide gehiago erabili behar dira.
- Kalitatea: Teknologia berriak ezarri.
Enpresaren Funtzioak
Enpresa: Ondasunen eta zerbitzuen ekoizpena koordinatzen duen erakunde espezializatua da. Funtzioak:
- Ekoizpena koordinatu: Gizarte-beharrak asetzen dituzten ondasunak eta zerbitzuak ematen dituzte. (Adibidez, familiak oinetakoak eskatzen badituzte, enpresek zapatak egiten dituzte).
- Balioa sortu edo erantsi: Lehengaiak eraldatuta, enpresek ondasunen baliagarritasuna handitzen dute. (Adibidez, ehuna eta botoia, banaka, ez dute alkandora bat bezain baliagarriak).
- Enplegua eta aberastasuna sortu: Enplegua sortzeaz gain, domino-efektua eragiten dute enpresa handiek beren inguruan, beste enpresa batzuei egiten dizkieten erosketei esker. (Adibidez, SEATek hainbat langileri ematen die lana eta hainbat material erosten dizkie beste enpresei).
- Gizarteen ongizatea handitu: Produktu berriak eta teknologia efizienteagoak bilatzen dituztenez, enpresek berrikuntza teknologikoak egiten dituzte (eskuratu arrazoizko prezioan).
Merkatua, Eskaintza eta Eskaria
Merkatua: Saltzaileek eta erosleek ondasun edo zerbitzu jakin baten inguruan egiten duten salerosketa-jardueren multzoa da.
Eskaria: Eskatzaileak ondasun edo zerbitzu baten zer kantitate erosteko prest dauden, prezio jakin batean. (Kontsumitzaileen ikuspegia ematen du).
Eskaintza: Enpresak ondasun baten zer kantitate ekoizteko prest dauden, prezio jakin batean. (Enpresen ikuspegia ematen du).
- Gehiegizko eskaria: Behar adinako kopururik ez bada eskaintzen, prezioak igo egiten dira.
- Gehiegizko eskaintza: Kontsumitzaileak baino kopuru gehiago eskaintzen bada, prezioak jaitsi egiten dira.
Aurrezkia, Zorra eta Aseguruak
Aurrezkia: Gure diru-sarreretatik kontsumitzen ez dugun zatia da. Etorkizuneko kontsumoa ahalbidetzen du.
Zorra: Etorkizuneko diru-sarreren kontura gaur egun egiten den kontsumoa da.
Asegurua: Kontratu bat da, eta haren bidez, aseguru-etxeak hirugarren bati kalte-ordainak emateko konpromisoa hartzen du kontingentzia edo ezbehar bat gertatzerakoan, prima baten truke.
Kontingentzia: Arriskua dagoenean sortzen da eta hitzartutako kalte-ordainari bide ematen dio.
Aseguru Motak
- Pertsona-aseguruak: Gorputz- eta osasun-egoerari eragiten diote, gastuak estaliz.
- Kalteen aurkako aseguruak:
- Etxebizitza asegurua: Etxeko kalte materialak estaltzen ditu.
- Motordun ibilgailuen nahitaezko asegurua: Hirugarrenei eragindako kalteak estaltzen ditu.
- Erantzukizun zibileko asegurua: Pertsonen ondarea estaltzen du.
Kalte-galera: Ondareak balioa galtzea pertsona baten ekintzagatik; berak konpondu behar du.
Erantzukizun zibila: Pertsona batek beste bati eragin dizkion kalteak konpontzeko obligazioa.