Globalizazioa eta Deslokalizazioa: Kontzeptuak eta Ondorioak

Ekonomia2,67 KB

Globalizazioaren Kontzeptua

Munduko herrialdeen artean ondasun-trukeak liberalizatzeko prozesuari esaten zaio globalizazioa. Horrek esan nahi du herrialde bateko produktuak, zerbitzuak eta abar beste batera sal daitezkeela arazorik gabe.

Ondorioak

Globalizazioak lau ondorio nagusi ditu:

  • Nabarmen hazi da herrialdeen arteko merkataritza, eta, horren ondorioz, gora egin du ekoizpenak.
  • Multinazionalen hazkundea: Munduko enpresa nagusiak dira, egoitza zentrala eta sukurtsalak dituztenak.
  • Ekonomia-potentzia berriak sortu dira: Ekonomia-hazkunde handia lortu dute, eta industria-potentzia tradizionalekin lehiatzen dira.
  • Gizartea eta kultura ere globalizatu egin dira.

Munduko Ekonomia Bideratzen Duten Organismoak

Hona hemen munduko ekonomia bideratzen duten organismo nagusiak:

  • Munduko Bankua: Helburutzat du pobrezia murriztea, baita diru-sarrera ertainak eta apalak dituzten herrialdeei garatzen laguntzea ere; nagusiki, maileguak emanez.
  • G-8: Garrantzi politiko eta militar handiko herrialde industrializatu batzuek osatzen dute; zehazki, Alemaniak, Kanadak, Estatu Batuek, Frantziak, Italiak, Japoniak, Erresuma Batuak eta Errusiak. Aldizka biltzen da munduko ekonomiaren arazo handiak aztertzeko eta konpontzeko neurriei buruzko jarrerak bateratzeko.
  • G-20: G-8ko herrialdeek eta beste hamaika herrialdek eta Europar Batasunak osatzen dute. G-8ren helburu berberak ditu.

Deslokalizazioa

Deslokalizazio deritzon prozesuan, enpresa batek fabrika batzuk ixten ditu jatorrizko herrialdean, eta munduko beste estatu batzuetan ezartzen ditu. Herrialde garatuetan hasi zen prozesu hori, baina, gaur egun, orobat deslokalizatzen dira herrialde industrializatu berrietako —hala nola, Txinako eta Indiako— enpresak.

Deslokalizazioaren Abantailak Enpresentzat

Deslokalizatzen diren enpresek abantailak bilatzen dituzte; hala nola, lan-kostu txikiagoak, ingurumena zaintzeko betebehar gutxiago, zerga txikiagoak, eta beren produktuen merkatu izango direnetik gertu egotea eta soldata baxuagoak ordaintzea.

Deslokalizazioaren Ondorioak

Deslokalizazioek ondorio nabarmenak izan dituzte:

  • Herrialde garatuetan, lanpostuak galdu dira.
  • Horrenbestez, jarduera horiek jaso dituzten herrialdeek aukera izan dute enplegua sortzeko, teknologia aurreratua eta atzerriko kapitalak jasotzeko.
  • Deslokalizatutako enpresek etekin handiagoak lortu dituzte.

Deskargatu

PDF Word HTML