Enpresaren Barne Antolakuntza eta Kudeaketa

Ekonomia2,54 KB

Barne Antolakuntza eta Kudeaketa

Planifikazioa

Helburu batzuk finkatu, hauek lortzeko estrategiak markatu, enpresaren politika eta erabaki irizpideak ezarri.

Antolakuntza Funtzioa

Antolakuntza

Enpresa osatzen duen pertsona bakoitzak egin behar dituen funtzioak eta hauen erantzunkizuna eta agintea definitzen dituen egitura diseinatzea helburu du.

Komunikazioa Enpresan

Barne komunikazioa bertikala edo horizontala izan daiteke.

  • Bertikala:
    • Goranzkoa: Langileengan hasten da eta zuzendaritzan bukatzen da. Helburua zuzendariek langileen arazoak ezagutzea da.
    • Beheranzkoa: Jatorria zuzendaritzan du eta bukaera langileengan. Horrela, zuzendariek langileei gauzak egiteko bidea adierazten diete.
  • Horizontala: Hierarkia maila berean dauden pertsonen artean komunikazioa sortzekoa da, derrigorrezkoa enpresa ondo funtzionatzeko.

Maslow-en Teoria

Piramide forma:

  1. Behean behar fisiologikoak: jan, edan, hotzetik babestu.
  2. Segurtasun beharrak: kontratua, asegurua, erretiroa.
  3. Behar sozialak: amodioa, errespetua, integrazioa.
  4. Norberaren estimako beharrak: konfiantza, fama, ospea.
  5. Autorrealizazio beharra: gehiago nahi izatea, nagusia izatera iristea, zuzendari izan.

Antolakuntza Formala

Enpresaren elementu bakoitza dagokion leku egokienean kokatzen duen egitura intentzionala. Langileak egitura horretara egokitu behar dira eta elkarrekin kooperatu behar dute markatutako helburuak lortzeko.

Organigrama

Enpresa-antolakuntzaren irudikapen grafiko sintetiko eta sinplifikatuak dira, eta egitura honen ezaugarri nagusienak ezagutzera ematen dituzte.
Baldintzak: enpresa elementuak desberdindu, aginte mailak desberdindu, erraz ulertzea, sinplea.

Kudeaketa Funtzioa

Enpresa osatzen duten pertsonek markatutako helburuak lortzeko beharrezkoak diren lanak egitean saiatzea da. Piramide bezala.

  • Goi zuzendaritza: enpresaren goi karguak.
  • Maila ertaina: departamentu buruak izaten dira.
  • Kudeaketa maila: langileei lanak agintzen dizkietenak.

Auditoria

Legalki baimenduta dauden profesional batzuek egiten duten enpresaren ekonomia egoeraren azterketa da. Beti egon da kontabilitatearekin lotuta. Helburua konpainia baten ondare eta finantza egoeraren berri ematea da, kontu liburuetan irregulartasunen bat dagoen antzemateko. Hots, enpresa zehatz baten osasun egoera zein den aurreikustea da.

Deskargatu

PDF Word HTML