Aldakuntza Teknologikoa, Inflazioa eta Neurketa
1. Aldakuntza Teknologikoa eta Langabezia
Teknologia lanaren eta kapitalaren produktibitatearen eragilea da. Produktibitatea ateratzeko (Z)= ekoizpen kopurua (Y)/lan denbora erabilia (L) -> L=NXJXF, hau da... (N) Langile kopurua; (J) ordutegia eta (F) eraginkortasuna. Biztanleria aktiboa (A), beraz, produktibitatea (Z)= ekoizpen kopurua (y)/(N/A)XJXFXA. Produktibitatearen igoerak ezinbestean dakar ekoizpenaren gorakada eta J, F, A eta E (enplegu tasa (n/a)) ren jaitsiera.
Enplegu Politikak
- Eskaintza politikak: lan eskaintza gutxitzea eta hori derrigorrezko heziketa luzatuz, emakumeak lan merkatutik ateratzen, erretiro adina aurreratzen eta ekonomia murgildua egonez.
- Lan denboraren murrizketa: ordutegia murrizten eta ezohiko orduak kentzen.
- Eskari politikak: enpresak subentzionatuz eta enpresa berriak sustatuz.
- Merkatu politikak: lan merkatuaren malgutasuna gehitu, lan indarraren kostuak gutxitu eta kontratazio eta kaleratze askatasuna.
2. Inflazioa
Inflazioa
- Neurrizko inflazioa: prezioen igoera geldo eta iragartzeko modukoa, urteko tasa digitu batean. Jendea diruaz fidatzen da eta monetaz adierazitako epe luzeko kontratuak sinatzeko prest.
- Inflazioa guztiz bizkorra: bi edo hiru digituko inflazioa da. Latinoamerikako herrialde askotan egon zena 70-80 hamarkadetan, distortsio ekonomiko larriak dakarrena. Diruak oso azkar galtzen duenean bere balioa eta kontratu gehienak atzerriko moneta bati lotuta doazenean.
- Hiperinflazioa: Alemanian Weimarko Errepublikan gertatu zen hogeiko hamarkadan.
Inflazioaren Iturriak
- Soldata eskariak: langileek soldata altuagoak eskatu dituzte, baina soldata altuagoen eskari hau, batez ere, prezioen goranzko joera eta erosteko ahalmenaren galera dagoenean emango da.
- Finantza bitartekaritza: finantza sistemaren administrazio eta kudeaketa kostuak oso altuak badira, garestiagoa izango da enpresentzako finantzazioa eskatzera jotzea. Zenbat eta konpetentzia txikiago egon finantza erakundeen artean, eskaintzen dituzten bitartekaritza lanak garestitzeko orduan eta aukera gehiago izango dute. Guzti honek, noski, inbertsioa garestitu eta produkzio kostuak igoaraz ditzake, inflazioa iturri berri bat sortuz.
- Estatuaren eskuhartzea
- Inflazioa importatua
Ondorioak eta Eraginak
- Ekonomiaren eraginkortasunean: inflazioak prezioen seinaleak aldatzen ditu, espekulazioa areagotzen du, nazioarteko lehiakortasuna ahultzen du eta prezioen itxaropenean (inflazio espirala).
- Errentaren birbanaketa: errenta finkoak dituztenengandik (soldatak, pentsioak etab.) prezioen igoerak beraien balioei eransteko aukera duten pertsonengana eta familiengandik estatuarengana.
3. Inflazioaren Neurketa
Kontsumorako prezioen indizea (KPI) zenbaki indizea (IBEX35, Dow Jones...) tresna estatistiko bat da, datuak euren artean errazago konparatzeko. Ez du aintzat hartzen datu bakoitza zein unitatetan dagoen eta erreferentzia puntu bakarra hartzen du guztientzat.
Saskia Aukeratu
Familia tipiko baten erosketan adierazgarria da, estatu mailan KPI-ren kalkuluan 480 dira guztira. 13 talde desberdinetan daude banatuta (elikagaiak, komunikabideak, jantziak, etxebizitza...)
KPI Kalkulatzeko Pausak
Prezioak indize bihurtu, ponderatu, indize ponderatu orokorra kalkulatu eta inflazioa atera.
Inflazioari Buruzko Ohizko Teoria
Adierazpen monetarista inflazioa: zirkulazioan dagoen diru kopuruaren aldaketa.
Lehen Analisi Monetaristak
Moneta masa (m)= prezio maila orokorra bider salerosketa kopurua (t): m=p x t .
- T ez bada aldatzen
- Edozein aldaketa moneta masan (m) aldaketa bera prezio mailan (p)
Formula Zertxobait Sofistikatuagoa
Irvin Fisher-en ekuazio kuantitatiboa: mxv=p x q
- Neurri bakarra eta eraginkorrena: moneta eskaintzaren hazkunde motela eta etengabea
- Ahulezia: arrazoia eta moneta adierazpena nahasten ditu