Enpresen Dimentsioa, Estrategiak eta Elkarketak
Enpresaren Tamaina Neurtzeko Irizpideak
Enpresaren tamaina neurtzeko, hainbat irizpide erabiltzen dira. Langileriaren arabera neurtzen da normalean, baina bankuen kasuan, bezeroen gordailuen arabera. Beste irizpide batzuk honako hauek dira:
- Langileen kopurua
- Salmenten kopurua
- Aktiboa
- Baliabide propioak
- Faktore-kostuen araberako ekoizpena
- Mozkin edo etekin gordina
- Cash flow
- Sukurtsal, salmenta-gune, agentzia eta bulegoen kopurua
Dibertsifikazio Estrategiak
Dibertsifikatzea: Linea aldaketa eta merkatu berriak hartzen ditu barne. Enpresak produktu desberdinak eskaintzen ditu eta merkatu desberdinetan parte hartzen du.
- Dibertsifikazio horizontala: Enpresaren eskaintza zabaldu egiten da, merkatuari produktu nagusiaren osagarria edo ordezkoa aurkeztuz.
- Dibertsifikazio bertikala: Enpresak produktuaren ekoizpenaren ziklo osoa bere gain hartzen saiatzen da.
Enpresen Elkarketak
Elkartzeko Arrazoiak
Maila bereko edo antzeko dimentsioko enpresak elkartzen dira, baina ez beti. Batzuetan, dimentsio handiagoa duen enpresa batekin biltzen dira. Sozietate nagusiaren dimentsioa handitzen da eta besteak desagertzen dira. Xurgatutako sozietateen akzionistek sozietate nagusian lortuko duten akzioen kopurua, lehen zeukaten akzioen balioari proportzionala izango da.
Holding
Ingeleseko hitza da, enpresen elkartea izendatzeko erabiltzen dena. Enpresa nagusiak akzioak erosten ditu, beste enpresa txikiago batzuetan kontrola izateko.
Trust
Ekoizpen eta banaketa prozesuaren fase desberdinak betetzen dituzten enpresen finantza elkartea da.
Kluster
Sektore berean lan egiteko edo produktu jakin bat fabrikatzeko harremanetan jartzen diren enpresak. Kokagune hurbileko enpresek eratzen dute multzo hau, garapen eta elkar-lehiaren sustatzaile gisa.
Kartel
Elkarren arteko konpetentziari mugak jartzeko edo dituzten ondasunei etekin handiagoak ateratzeko sortzen den enpresa multzoa.
Frankizia
Bi enpresen arteko kontratua da. Bi frankizia mota daude: frankiziatzailea (marka, know-how eta teknologia eskaintzen duen enpresa) eta frankiziatua (diru trukean horiek erabiltzen dituena bere jarduerarako).
Enpresa Multinazionalak
Jatorrizko enpresa batek eta munduko lurralde desberdinetan horrek kontrolatutako eskumendeko enpresek eratzen duten konpainia da.
Informatikako Teknologiak eta Multinazionalak
Bai, multinazionalak hedatzen lagundu duten ekonomia globalizatuaren ezaugarrietako bat, komunikabideen eta informatikako teknologiaren aurrerapen ikaragarriak dira.
Nazioarteko Merkataritza Erakundeak
Zer dira Europar Komunitatea, NAFTA, Mercosur edo UNASUR?
Estatu desberdinek osaturiko komertzio libreko zonaldeak dira, bertan protekzionismoa desagertu egin da, merkantzia eta kapitalaren zirkulazioa librea delako.
Deslokalizazioa
Deslokalizazioa: Lantegi baten leku-aldaketari deitzen zaio, lantegi berriko kostuak murrizteko edo beste inguru ekonomiko bateko abantaila konpetitibo bat baliatzearren burutzen dena.
Deslokalizazioa eta Hirugarren Mundua
Batzuetan, enpresek atzerrira irtetea erabakitzen dute, beste lurraldeetan ekoizpena merkeagoa izango dela aurreikusten dutelako: eskulana merkeagoa delako, ingurumena babesteko legedia oso ahula delako, hango zergak txikiagoak direlako, edota ekoizpenerako behar dituzten lehengaiak han daudelako.