Enpresen Zergak, Erantzukizuna eta Hazkundea
Sozietateen gaineko Zerga (SZ): Izaera zuzen eta pertsonala duen tributu bat da. Ezaugarriak: Enpresek nortasun juridiko propioa dute zerga honengatik. Zerga-oinarria epe fiskalean lortutako errenta da. Hau honela osatzen da: errendimendu guztien baturak, gehikuntzak eta ondare murrizketak, diru-sarreren eta gastuen arteko diferentziaren bitartez. Tasa inpositiboa, gaur egun, %35ekoa da, nahiz eta subjektu pasiboaren sektorearen arabera beste tasa batzuk egon.
Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga: Udal zerga bat da, hau da, zerga hau biltzen duena udala da. Zerga zuzena eta izaera errealekoa da, bere helburua lurralde nazionalean enpresa-jarduera bat izatea da. Enpresa-jardueratzat hartzen dira: abeltzaintzakoak, meatzaritzakoak...
Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ): Balio erantsiaren gainean aplikatzen den zerga da. Zeharkako izaera du eta kontsumoaren gainean du eragina. Eragiketa hauei ezartzen zaie zerga: enpresaburuek egindako ondasunen entregak eta zerbitzu emateak, ondasunen erosketak, enpresaburuek egindako ondasunen inportazioak. BEZa ordaintzeko salbuespenak daude: hezkuntza, osasuna... Haien funtzioa bitartekariarena da. Diru-biltzaile lana egiten dute eta diru hori altxor publikoari sartzen diote. Beraz, zerga hau benetan jasaten duenak ezin du bere gastuetatik kendu.
Enpresen Sailkapena: ...
Enpresen Gizarte Erantzukizuna (EGE): Gizarte-kostuak eraldatzeak dira. Gizarte kostu negatiboak enpresatik kanpoko pertsonek enpresa-jardueraren ondorioz pairatutako gastu zuzenak dira. Gizarte-kostuen bidez, gizarteak jasaten ditu enpresek sortzen dituzten kalteak. Hau gizarterako arazoa denez, enpresak saiatu behar du kostu negatibo hauek ez sortzen edo pribatizatzen, gizartean ahalik eta eragin gutxiena izan dezaten. Enpresaren helburua kostuak minimizatzea denez, kostu horiek bere gain hartzeak onurak jaistea dakar.
Dimentsioa: Definizioa: Ekoizpen gaitasunari egiten dio erreferentzia.
Erabakia: Gaitasunari dagokionez, denbora zehatz batean lor daitekeen gehienezko ekoizpen maila ulertu behar da. Hori ezagutzeko, merkatu azterketa egin behar da. Merkatu bat hornitzeko, komenigarriagoa da ekoizpen-gaitasun txikia duten bi enpresa txiki sortzea bi gune estrategikoetan.
Enpresaren Hazkundea: Definizioa: Enpresaren gaitasuna urtean joan etorrian handitzen joatea da.
Motak:
- Barne hazkundea: Bere ekoizpen-gaitasuna handitzen du, hau da, inbertsio berrien bitartez enpresaren ondarea handitzen du.
- Kanpo hazkundea: Existitzen diren enpresen fusioa, merkatu berriak edo beste enpresekin egindako kooperazioak (akordioak).