Estatuko Aurrekontu Orokorrak: Diru Sarrerak eta Gastuak

Ekonomia3,32 KB

Estatuko Aurrekontu Orokorrak: gertatu baino lehen egiten diren diru sarreren eta gastuen kalkuluak. Espainian, zerga-politikaren tresnak estatuko aurrekontu orokorretan zehazten dira. Aurrekontuak Estatuaren ekonomia planen aurreikuspenekin eta ekonomia helburuekin joan behar dira lotuta.

1. Diru Sarrera Publikoak

Sektore publikoak funtzioak betetzeko diru sarrera publikoak behar ditu. Horretarako bitartekoak:

  • Gizarte kotizazioak: gizarte segurantzan afiliatutako langileek egiten dituzten ekarpenak, beharra sortzen zaienean (gaixotu, erretiratu) laguntza izan dezaten.
  • Tributuak: derrigorrez ordaindu beharreko diru kopurua. Aurrekontuetarako diru-sarrera publikoen iturri nagusia: Zergak derrigorrez ordaindu behar. Zerga ordaindutakoek ez dute onurarik lortzen ordainketan: zuzenekoa (aintzat hartu ekonomia-ahalmena) eta zeharkakoa (ez).
  • Tasak: erabiltzaileak onura dakarkion zerbitzu publiko bat erabiltzeagatik ezartzen den ordainketa.
  • Beste sarrerak: transferentzia korronte (beste erakunde batzuetan jatorria duten baliabideak, inbertsio-proiektuetan gauzatzen ez direnak), ondare bidezko sarrerak (estatuaren ondasunetan jatorria duten errentak, hala nola Altadis eta RENFE empresa publikoen etekinak), inbertsioen besterentzea (estatuaren ondasunak saltzetik lortutako sarrerak), eta capital-transferentziak (Europar Batasuneko egiturazko funtsean dute jatorria eta inbertsio-proiektuak finantzatzeko baliatzen dira).

2. Gastu Publikoak

Administrazio publikoak egiten dituen gastuen multzoa, helburuaren arabera:

  • Gastu arruntak: gizarteari zerbitzu publikoak ematea helburu (hezkuntza, osasungintza). Kategoria bi: funtzionarioen soldatak eta empresa pribatuei erositako ondasun eta zerbitzuak.
  • Inbertsio gastuak: herrialdeko ekoizpen ahalmena eutsi eta handitzeko helburu (azpiegiturak).
  • Transferentziak: behar handiena duten pertsonei, ikasteko bekak, eta diru laguntzak (enpresei, enpresak eta lanpostuak sortzeko).

3. Aurrekontu Saldoa

Zerga-politikak eragin desberdinak ekonomian aurrekontuaren orekaren arabera:

  • Orekatua: sarrerak = gastuak.
  • Superabita: sarrerak > gastuak.
  • Defizita: sarrerak < gastuak.

Defizit Mota

Bi mota:

  • Defizit ziklikoa: ekonomiaren zikloaren atzeraldietan sortu, aldi batean soilik iraun. Estatuak esku hartu eta zorpetu egiten da, eskari agregatua susta dadin. Hazkunde handietan desagertu, estatuak sarrera handiagoak lortzen baititu eta gastuak murrizten baititu.
  • Defizit egiturazkoa: iraunkorra, oztopo handia ekonomiaren garapenerako. Estatuak etengabe hartu behar ditu bere gain zorraren kostuak.

Defizit Publikoa Finantzatzeko Estatuaren Jokabideak

  • Zor publikoak (estatuak dirua eskatu empresa eta partikularrei, titulu-balore batzuen truke).
  • Zergak igo (jarduera ekonomikoa jaizten ez bada diru sarrerak igo).
  • Gastu publikoak murriztu.
  • Zirkulazioan dagoen diru-kantitatea handitu (baina zirkulazioan dagoen diruaren balioa murriztuko luke inflazioa sortuz).

Deskargatu

PDF Word HTML