Merkataritza Legedia: Enpresen Obligazioak eta Eskubideak

Ekonomia2,88 KB

Merkataritza Legedia

Zuzenbidean, Merkataritza Zuzenbidea izeneko adarrak arautzen du enpresaburu batek elementu pertsonalen eta errealen bidez egiten duen jarduera ekonomikoa; hots, zuzenbidearen adar horrrek arautzen du enpresa batek egiten duen jarduera ekonomikoa.
Merkataritzako Kodea da Espainian merkataritza-eragiketak arautzen dituen lege-esparru nagusia.
Baina Merkataritzako Kodeak ez du bere baitan hartzen merkataritza-legedia guztia.


A) Enpresaren Obligazioak eta Eskubideak

Kontabilitate Arauak


Merkataritzako Kodeak kontabilitatearen alorreko obligazioak ezartzen ditu:
  • Enpresaburuak enpresaren jardueraren kontabilitate ordenatua eraman behar du, urteko kontuen liburua eduki behar dute.
  • Kontabilitatea enpresaburuak zuzenean eraman dezake, edo hark baimendutako pertsona batek.
  • Merkataritza-sozietateek akta-liburu bat izan behar dute. Han jasoko dira batzar nagusietan eta batzar berezietan hartutako erabakiak.


Lehia eta Publizitatea
Lehia Defendatzeko Legeak estatuko merkatuan lehia eragotzi, murriztu edo faltsutzea dakarten jarrerak zigortzen ditu. Adibidez: prezioak ezartzea eskaintza eta eskariaren legetik kanpo.
Desleial jokatzeari dagokionez, legeak hauek nabarmentzen ditu: norberaren produktuaren ezaugarriak ez adieraztea edo faltsutzea, eta lehiakideen produktuak gutxiesten dituzten ekintzak.
Publizitatearen Lege Orokorraren asmoa da publizitatea eremu zintzo batean egitea.


Industria Jabetza eta Kontsumitzaileen Defentsa
Estatuak zenbait arau sortu ditu industria-jabetza babesteko. Industria-prozesuetan ezar daitezkeen asmakuntzen eta tekniken sortzaileak babesten ditu, eta, ekoizlea ikur bereizgarriak ezarriz bereizten ditu.
Bi mota daude:
  • Asmakuntzak: asmakuntzaren patentea, utilitate-modeloak eta modelo eta marrazki industrialak eta artistikoak.
  • Ikur bereizgarriak: merkataritza-izena, markak eta establezimenduen errotuluak.
Lege horrek aukera ematen du industrialki erabiltzeko, epe batez eta esklusibotasunez, aurretik patentatu diren asmakuntzak eta berrikuntzak.
Patenteen eta Marken Espainako Bulegoa (OEPM) da industria-jabetza motak erregistratu eta emateko erakunde publiko eskuduna.


Merkataritza Erregistroa
Merkataritza Erregistroa Estatuaren erakunde bat da, Justizia Ministeriaren menpekoa. Helburu hauek ditu:
  • Enpresen inskripzioa egitea, eratzen den unean.
  • Enpresen liburuak legestatzea, kontu-auditoreak izendatzea eta kontabilitate-agiriak gordailutu eta hoiei publizitate ematea.
  • Enpresek izendatutako ahuldunak inskribitzea.

Deskargatu

PDF Word HTML