Giza Baliabideen Kudeaketa: Funtzioak eta Gakoak

Ekonomia2,77 KB

gaia: Giza Baliabideen Kudeaketa

Enpresaren giza elementuarekin lotutako erabakien, ekintzen eta politiken multzoa da. Helburua enpresaren produktibitatea eta lehiakortasuna hobetzea da.

Betetzen dituzten funtzio nagusiak

  • Laneko giro ona eta gogobetetzea
  • Langileen administrazioa
  • Lan-harremanak
  • Laneko arriskuen prebentzioa

A) Laneko giro ona eta gogobetetzea

Giza baliabideen kudeaketa-funtzio honen helburu nagusia lanean giro ona lortzea da.

Hainbat faktorek eragiten dute laneko giro onean, besteak beste, lanbiziitza eta familiabizitza bateragarri egitea.

Bateragarri egiteak esan nahi du familiako bizitzaren kalitatea hobetzea, lanean zenbait neurri hartuz. Adibidez, telelanak (etxetik lan egiteak) langileen bizitza pertsonala, lanekoa eta familiakoa bateragarri egiten laguntzen du.

B) Langileen administrazioa

Funtzio honen bidez, enpresako langileei dagozkien izapide juridiko eta administratibo guztiak kudeatzen dira, hala nola:

  • Hautaketa-prozesuak egitea eta kontratuak formalizatzea.
  • Nominak eta gizarte-aseguruak izapidetzea.
  • Langileen eskubideak eta betebeharrak kontrolatzea.
Hitzarmen kolektiboak

Jarduera-sektore bateko langileen ordezkariek eta enpresako ordezkariek adosten dituzten hitzarmenak dira. Hitzarmen kolektiboek Langileen Estatutuan agertzen diren arauak errespetatu behar dituzte.

Lan-kontratua

Langilearen eta enpresaren arteko akordioa da. Bi kontratazio mota nagusi daude:

  1. Iraupen mugagabeko kontratuak: Ez da zehazten kontratua noiz amaituko den.
  2. Aldi baterako kontratuak: Amaiera-data zehazten da. Bi azpitalde bereizten dira: iraupen mugatuko kontratuak eta prestakuntza-kontratuak.
Soldata

Langileak bere lan-zerbitzuak besteren kontura emateagatik dirutan jasotzen dituen ordainsariak dira. Soldata ordaindu dela egiaztatzeko, enpresak langileari nomina edo soldata-orria ematen dio.

C) Lan-harremanak

Langileak eta enpresa lotzen dituzten jarduerak dira.

Sindikatua

Langileen elkartea da, beren interes komunak defendatzeko sortua.

Negoziazio kolektiboa

Enpresa edo sektore batean lan-jarduera zer baldintzatan garatuko den adosteko, langileen eta enpresaburuen artean akordio bat lortzeko prozesua da.

Greba

Langileek protesta eta presioa egiteko erabiltzen duten baliabide bat da.

D) Laneko arriskuen prebentzioa

Laneko baldintzak hobetzea helburu duen jarduera da.

Giza Baliabideen Motibazioa

Lan-motibazioa: Langileak jasotzen dituen estimuluak dira, lan-eremuan modu jakin batean jokatzera bultzatzen dutenak.

Deskargatu

PDF Word HTML