Ekoizpen Kostuak eta Banaketa Estrategiak Enpresan

Ekonomia2,78 KB

Ekoizpen Kostuak eta Mozkinaren Optimizazioa

Ekoizteak kostuak dakartza. Enpresaren arduraren ikuspegitik, ekoizpen maila desiragarria guztizko mozkina maximizatzen duena izango da; hau da, guztizko sarreren eta guztizko kostuen arteko alderik handiena duena.

Guztizko Kostua (GK)

Guztizko Kostua (GK) ondasun edo zerbitzu bat ekoizteko erabilitako baliabide guztien merkatu balioa da. Kostu finkoa eta kostu aldakorra batuz lortzen da guztizko kostua (GK = KF + KA).

Kostu Finkoak (KF)

Kostu Finkoak (KF) ekoizpen maila aldatzen ez diren kostuak dira; adibidez, lantegiaren eta makinen kostua.

Kostu Aldakorrak (KA)

Kostu Aldakorrak (KA) ekoizpen maila aldatzen denean aldatzen diren kostuak dira; adibidez, lehengaiak eta energiaren kostua.

Bataz Besteko Kostua eta Kostu Marjinala

  • Bataz Besteko Kostua (BBK): Guztizko kostuaren eta ekoitzitako unitate kopuruaren arteko zatidura da (BBK = GK / Q).
  • Kostu Marjinala: Beste unitate bat ekoizteak guztizko kostua zenbat aldatzen duen adierazten du.

Banaketa: Ekoizpenetik Kontsumora

Banaketa ekoizpena eta kontsumoa lotzen dituen jarduera ekonomikoa da.

Banaketa Kanala

Banaketa Kanala produktuek ekoizleengandik kontsumitzailearenganaino bidea egiteko erabiltzen diren bitartekoek osatzen dute. Bi mota nagusi daude:

Kanal Propioa

Kanal Propioa enpresaren jabetzakoa da. Bezeroari eman behar zaion informazioa eta aholkularitza garrantzitsuak direnean erabiltzen da. Kanal horretan, enpresa zuzen-zuzenean heltzen da bezeroarengana, bitartekaririk gabe.

Kanpo Kanala

Kanpo Kanala ez da enpresa ekoizlearen jabetzakoa. Zenbait enpresaren negozioa beste enpresa batzuen produktuak banatzea da. Kasu horretan, enpresa horien plangintza, antolaketa eta kudeaketa zehatz-mehatz pentsatuta daude banaketa-lan hori behar bezala egiteko.

Baliteke enpresa batek baino gehiagok parte hartzea produktu baten banaketan. Horrelakoetan, kanpo-kanalaren hedadura banaketan parte hartzen duten bitartekarien araberakoa izango da.

Banaketa Bitartekariak

Bitartekariak izan daitezke:

  • Handizkariak: Produktua azken erabiltzaileari saltzen ez dioten bitartekariak dira. Produktuak fabrikatzaileei edo beste handizkari batzuei erosten dizkiete eta beste bitartekari batzuei (handizkari edo txikizkari) saltzen. “Makro” izenez ere ezagutzen dira.
  • Txikizkariak: Produktua azken erabiltzaileari saltzen dioten bitartekariak dira. Kantitate txikiak saltzen dituzte. Txikizkariak dira, besteak beste, dendak, supermerkatuak eta saltoki handiak.

Deskargatu

PDF Word HTML