Enpresaren Ondarea eta Kontabilitatea
Informazioa enpresan
Kontabilitatea: Enpresaren ondarea eta enpresaren informazio ekonomikoa erregistratzeko arauak eta oinarri zientifikoak aztertzen dituen ekonomia-zientzia da.
Enpresaren Ondarea
Enpresaren ondarea: Enpresa batek dituen ondasunen, eskubideen eta betebeharren multzoa da. Behar bezala balioztatua, ondasun, eskubideen eta betebeharren xedearen arabera.
Aktiboak: Enpresaren egitura ekonomikoa adierazten du; hau da, inbertsioen guztizkoa edo funtsen erabilera.
Ondare garbiak eta pasiboak: Enpresaren egitura finantzarioa adierazten dute; hau da, enpresak dituen finantzazio-baliabideen jatorria.
Ondare Multzoak
Osagai homogeneoak adierazten dituzte, elementuok antolatzeko oinarrizko irizpidearen arabera.
Ondare-multzoak enpresan irauten duten denboraren arabera ere sailka daitezke. Aktiboen osagaiak 2 taldetan sailkatzen dira: aktibo ez-korrontea eta aktibo korrontea.
Ondare Elementuak
Enpresaren ondarea osatzen duten ondasunak, eskubideak eta betebeharrak dira.
Ondare-multzotan sailkatzen dira.
Egoera-balantzea edo inbentarioa: Kontabilitateko egoera-orri bat da, enpresak une jakin batean dituen ondare-elementuak ondare-multzotan egoki antolatuta jasotzen dituena. Finantzazio-iturriak aktiboko inbertsioekin lotzeko helburua du.
Kontabilitate Plan Orokorra (KPO)
Enpresek kontabilitatea nola eraman behar duten arautu eta azaltzen duen araudia da. Ekonomia-gertaera guztiak eta egiten diren eragiketa guztiak nola jaso behar diren adierazten du, ematen den informazioa homogeneoa, aldagarria eta fidagarria izan dadin.
Analisi Finantzarioa
Maniobra Funtsa
Ondare garbiko eta pasibo ez-korronteko funtsez finantzatutako aktibo korrontearen zatia da. Errotazio funtsa, kapital korrontea edo laneko kapitala ere esaten zaio.
Formula: MF= AK-PK
Maniobra-funtsa:
-Positiboa bada: enpresak marjina operatiboa du. Aktibo korrontearekin kitatu ahal izango du epe laburreko galdagai osoa, eta oraindik, marjina hori geratuko zaio.
-Negatiboa bada: Epe luzeko inbertsioen zati bat epe laburreko galdagarriarekin finantzatzen ari garela adierazten du, eta ondorioz, enpresak arazoak izango lituzke zorrak ordaintzeko, eta ordainketa-etendurako egoera gertatzeko arrisku handia egongo litzateke.
Zenbait enpresak ondo funtzionatu dezake oso maniobra-funts txikia edo negatiboa izanda, eta batzuetan ere ohikoa izaten da zenbait ekonomia-sektoreetan.