Ekonomia2,42 KB
Finantza Bitartekariak: Banku eta Ez-Banku
Banku Finantza Bitartekariak
- Banku entitateek osatzen dituzte.
- Dirua sortzeko gaitasuna dute.
- Bereizketak:
- Bankuak: Enpresa pribatuak dira eta irabaziak lortu nahi dituzte.
- Aurrezki kutxak: Irabazteko asmorik gabeko entitateak dira. Irabaziak gizarte-ekintzetarako bideratzen dira.
- Kreditu kooperatibak: Bazkideek dirua gordetzen dute.
Bankukoak Ez Diren Finantza Bitartekariak
- Dirua sortzeko gaitasunik ez dutenak dira.
- Sozietate eta inbertsio-fondoak: Hartutako dirua bonuak eta akzioak erosteko erabiltzen dute.
- Pentsio-fondoak: Langileek, aktiboan daudenean, periodikoki dirua jartzen dute etorkizuneko irabaziak lortzeko.
- Aseguru-etxeak: Arrisku mota desberdinak estaltzen dituzte. Sarrerak bezeroengandik datoz.
- Leasing-entitateak: Enpresei ondasunak alokatzen dizkiete, eta kontratuaren bukaeran erosteko aukera eskaintzen diete.
- Faktoring-entitateak: Enpresek hirugarrenekiko dituzten fakturak kobratzen dituzte.
Finantza Aktiboak: Ezaugarriak eta Jaulkipena
Finantza Aktiboak
- Balioa duten tituluak dira. Erosteari errenta jasotzeko eskubidea ematen diote.
- Ezaugarriak:
- Errentagarritasuna: Dirua uzteagatik errendimendu bat eskatzen da.
- Arriskua: Zenbat eta handiagoa izan utzitako dirua berreskuratzeko segurtasuna, orduan eta txikiagoa izango da arriskua.
- Likidezia: Aktibo baten likidezia diru bihurtzeko erraztasuna da.
Akzio eta Obligazioen Jaulkipena
- Akzio-jaulkipena: Sozietate Anonimoek behar duten kapitala zatitu eta inbertitzaileen artean saltzen dute.
- Obligazio-jaulkipena: Sektore publikoak eta enpresek behar duten guztizko dirua zatitu eta inbertitzaileei saltzen diete.
Banku Diruaren Sorkuntza Prozesua
- Espainian, Espainiako Bankuak sortzen du dirua, maileguen bitartez.
- Guk gordailuetan sartzen dugu.
- Dirua berreskuratu nahi duten bezeroei aurre egiteko, gordailuen zati bat bankuen kutxan mantendu behar dute, mailegatu gabe, erreserba gisa.
- Aurreztzaileek ez dute dena batera ateratzen.