Populazio piramideak biztanleriaren sexu eta adin egiturak erakusten dituzten grafikoak dira. Horrez gain, beraietan, beste zenbait gertakizun demografiko, politiko, sozial eta ekonomikoren berri ere aurki daiteke: gerra-aldiak, izurriteak, jaiotzaren aldeko estatu-politikak, migrazio-mugimendu handiak, garapen ekonomikoa, etab.
Erregimen demografikoaren arabera, populazio piramideek forma desberdinak izaten dituzte. Garrantzitsuenak pagoda (hedakorra), kanpaia (gelditua) eta urni-forma (regresiboa) dira.
Teknikoki, barra-grafikoak dira, bi ardatzen inguruan antolatuak. Ardatz bat goitik beherakoa da eta bertan biztanleak adinaren arabera, bost urteko mailatan sailkatzen dira, zerotik ehuneraino (0-4, 5-9, 10-14, etab.). Beste ardatza ezkerretik...