DBH mailako apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Immanuel Kant: Zer da Ilustrazioa? Definizioa eta Gakoak

Filosofia eta etika2,62 KB

Ilustrazioaren definizioa: Adingabetasunetik irtetea

Ilustrazioa gizakia bere erruzko adingabetasunetik ateratzea da. Arrazoia erabiltzen ez duenak tutore bat behar du bere ordez pentsatzeko. Erregea, apaiza edota tradizioa dira gure ordez pentsatzen dutenak.

Ilustrazioa gauzatzeko oztopo nagusiak

Alferkeria eta koldarkeria dira gizakiaren zati handi bat adingabe izatearen arrazoi nagusiak; bi faktore hauek dira Ilustrazioa hedatzeko oztopo nagusiak. Gizaki alper eta koldar horien ordez, tutoreek ematen dute iritzia. Adingabetasunean bizitzea erraza da, zeure buruaz jardun beharrik ez duzulako.

Ilustrazioa gertatzen ari den momentuan, tutoreek mehatxatu egiten zaituzte arriskua erakutsiz, pauso hori ematera ausart ez zaitezen. Kantek, ordea, ausartzeko...

Jarraitu irakurtzen "Immanuel Kant: Zer da Ilustrazioa? Definizioa eta Gakoak" »

Euskal Abertzaletasunaren Sorrera eta Sabin Aranaren Ideiak

Historia2,38 KB

Bankuak eta Finantza-Jarduera

Bankuak eta finantza-jarduera indarberritu egin ziren, eta merkantzia-nabigazioa sustatu zen.

Hiritartzea

Industrializazio-prozesuari esker hiriak hazi egin ziren. Biztanleria hiriguneetan pilatu zen. Landa-eremutik eta beste herrialde batzuetatik jende ugari joan zen hirietara bizitzera, industrializazioak erakarrita. Gehienek industriguneen inguruetan eraiki zituzten auzoak, askotan ez oso baldintza osasungarrietan.

Abertzaletasuna Euskal Herrian: Aurrekariak

Aurreko mendeetan aztertutako ideologia politikoetan oinarritu zen. Abertzaletasuna Aita Onaindia Larramendiren lanek zein Agosti Xaho eta Anton Abadiaren lanek, karlismoak eta foruzaletasunak gizartean ereindako ideien ondorio izan zen.

Abertzaletasunaren Sorrera

Euskal...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Abertzaletasunaren Sorrera eta Sabin Aranaren Ideiak" »

Ekologiaren Oinarrizko Kontzeptuak eta Ekosistemak

Biologia3,13 KB

Espezieak eta Txoko Ekologikoak

Txoko ekologikoa: Espezie batek ekosisteman betetzen duen funtzioa da.

Espezie autoktonoa: Eremu jakin batean eta gizakiaren eraginik gabe bizi den espeziea da (bertakoa).

Espezie aloktonoak: Eremu jakin batean halabeharrez edo nahita, gizakiaren jardueraren ondorioz, heldu diren espezieak dira.

Espezie inbaditzailea: Bere berezko eremutik kanpo dagoen eta oso azkar ugaltzen eta zabaltzen den espeziea da; ondorioz, bertako espezieak kaltetzen ditu.

Espezie eraldatzailea: Ekosistema kaltetu eta oreka apurtzen duten landare edo animalia inbaditzaileak dira.

Espezialistak eta jeneralistak

Espezie espezialista: Beste espezie batzuentzat eskuragarri ez diren txokoak ustiatzen dituzte (adibidez, panda-banbua).

Espezie jeneralista:

...
Jarraitu irakurtzen "Ekologiaren Oinarrizko Kontzeptuak eta Ekosistemak" »

Euskarazko Perpaus Elkartuak eta Juntagailuak

Hizkuntza eta literatura3,87 KB

Perpaus Elkartuak: Sarrera

Perpaus elkartuak perpaus bat baino gehiago dituztenak dira, hau da, aditz bat baino gehiago dute.

Juntadura bidezkoak

Maila bereko perpausak elkartzen dira. Perpausak beregainak dira. Perpausak lotzeko juntagailuak erabiltzen dira.

Menderakuntza bidezkoak

Elkartzen diren perpausak ez dira maila berekoak. Perpaus nagusi bat eta horri txertatutako beste bat (edo batzuk) egoten dira. Perpausak lotzeko menderagailua erabiltzen da. Menderagailua aditzaren ondoan edo aditzari itsatsita doa.

Juntadura I: Alborakuntza

Juntaduran, maila bereko osagai beregainak elkartzen dira. Alborakuntza perpausak elkarren alboan edo ondoan jartzean datza; ez dago ageriko juntagailurik, baina juntatutako perpausek nolabaiteko lotura semantikoa...

Jarraitu irakurtzen "Euskarazko Perpaus Elkartuak eta Juntagailuak" »

Espainiako Demografia: Immigrazioa eta Etorkizuneko Joerak

Geografia2,53 KB

Immigrazioaren ondorioak

  • Ondorio demografikoak: Biztanleriaren hazkundea dakar.
  • Ondorio ekonomikoak: Biztanleria aktiboaren igoera, lanpostu kaskarrak eta etxeko zerbitzuak; arazo batzuekin lotuta ere egon daiteke.
  • Gizarte-ondorioak: Jokabide xenofobo eta arrazistak, lan-baldintza gogorrak, bizi-baldintza txarrak auzo marjinaletan, delituen eta bide txarreko bizimoduen egoztea, eta integrazio-zailtasunak.

Espainiako biztanleriaren etorkizuna

Jaiotza-tasa eta ugalkortasuna

Jaiotza-tasak gora egingo du urte batzuetan, baina 2010-2020 bitartean ziurrenik behera egingo du. INEren arabera, ugalkortasunak gora egingo du 2030era arte; ordutik aurrera egonkortu egingo da, eta emakume bakoitzak 1,53 seme-alaba izatera helduko da.

Heriotza-tasa

Gaur egun txikia...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Demografia: Immigrazioa eta Etorkizuneko Joerak" »

Banaketa intentsiboa

Geografia2,74 KB

-Nekazaritza tradizionalaren aniztasuna


6-1 Nekazaritza ibiltaria


Mozketa eta erreketa bidezko nekazaritza da, laborantza Sistemarik arkaikoena. Tropikoen arteko eremuan erabiltzen jarraitzen dute: Kongo eta Amazonas ibaien arroetan.

Biziraupeneko nekazaritza da; beraz, ahalik eta Produktu mota gehien hazten dute. Sabanan Zerealak (artatxikia-mijo eta basartoa-sorgo) dira nagusi. Oihanean, berriz, tuberkuluak (ñamea-patata antzekoa, taroa eta manioka-mandioca).

Nekazaritza estentsiboa eta produktibitate txikikoa da. Azken Hamarkadetan hazkunde demografikoagatik basoa soiltzea ekarri du. Lurrei 5 urteko atseden denbora ez zaie ematen, Honen ondorioz agortzen ari dira biziraupena arriskuan jartzen.

6-2 Sabanako nekazaritza


Herrialde tropìkaletan...

Jarraitu irakurtzen "Banaketa intentsiboa" »

Bertsolaritzaren Historia, Bilakaera eta Ezaugarriak

Plastika eta arte hezkuntza2,78 KB

Bertsolaritzaren bilakaera historikoa

Bertsolaritza: Hizkuntza lehenengo mintzatua izan zen; idatzizko hizkuntza askoz geroago sortu zen. Herri guztiek dute ahozko literatura, herri kanta, bertso, ipuin, esaera eta abarrek osatzen dutena. Bertsolaritza XIX. mendetik aurrera garatu zen Euskal Herrian. Lehenengo bertsolari ezaguna Fernando Amezketarra izan zen, Bilintx, Iparragirre eta Etxahun adar-jotzaile ospetsuekin batera. Jose Maria Iparragirrerena da Gernikako Arbola ospetsua.

1876-1935: Abertzaletasuna eta kulturaren defentsa

Tarte horretan ere zabala da bertsolari taldea. Garai horretan, bertsolariak egoera berrietara moldatu behar izan zuen, eta Euskal Herriko kulturaren bilakaeran protagonismoa hartzen hasi ziren. Euskararen defentsa eta...

Jarraitu irakurtzen "Bertsolaritzaren Historia, Bilakaera eta Ezaugarriak" »

Deskolonizazioa 1945–1975: arrazoiak eta ondorioak

Historia3,6 KB

Deskolonizazioa (1945–1975)

1945 eta 1975 artean, inperio kolonialak desegin ziren eta independentzia eskuratu zuten ordura arte kolonienak. Asi╠�an hasi zen prozesua; Bandungeko Konferentzian emandako bultzadaren ondorioz Afrikan orokortu zen. Bi modutan lortu zen deskolonizazioa: gerrak edo hitzarmenak.

Zergatiak

  • II. Mundu Gerra: kolonietan borrokak izan ziren eta kolonien biztanleek bere garrantziaz jabetu ziren.
  • Mugimendu nazionalistak: barruko antolakuntza eta independentziaren aldeko mugimenduak garatu ziren.
  • Nazioarteko laguntza: intelektualek, elizak, NBEko autodeterminazioaren aldeko herrialdeek, AEBek eta SESBek kasu askotan independentziaren aldeko jarrera izan zuten edo beren eragin-esparrua handitu nahi izan zuten.

Deskolonizazioa

...
Jarraitu irakurtzen "Deskolonizazioa 1945–1975: arrazoiak eta ondorioak" »

Euskal Ekonomiaren Sektoreak: Bilakaera eta Egitura

Geografia3,39 KB

1. Zerbitzuak: Euskal Ekonomiaren Tertziarizazioa

Euskadin, zerbitzuen sektoreak biztanleria aktiboaren parte handiena hartzen du. Euskal ekonomia tertziarizatua dago gaur egun, nahiz eta tradizio handiko jarduerak (metalak, kasu) desagertu diren. Zerbitzuen hazkundea 60ko hamarkadatik aurrera eman da, faktore hauen ondorioz:

  • Industriaren bultzada: Hainbat jarduera osagarriren beharra sortu zen, hala nola finantzak eta garraioa.
  • Bizi-mailaren hobekuntza: Biztanleen eskaria aisiara zabaldu da.
  • 70-80ko krisi ekonomikoa: Pertsona asko sektore tradizionaletatik kanpo geratu ziren.
  • Zerbitzu publikoen hazkundea.

1.1. Merkataritza

Euskadin gora egin du atzerriarekiko salerosketak, moneta bakarra eta salgaien ibilbide librea bermatzen duten arauei esker....

Jarraitu irakurtzen "Euskal Ekonomiaren Sektoreak: Bilakaera eta Egitura" »

Musika Klasikoa: Orkestraren Eboluzioa eta Konpositore Handiak

Musika2,52 KB

Musika instrumentala

Orkestraren garapena

Mannheimgo eskolako konpositoreek orkestrarako musikaren oinarriak finkatu zituzten eta forma berriak egokitu zizkioten. Sonata eta sinfoniaren eskema zehatzez gain, orkestraren erabilpena guztiz aldatu zuten. Vienako eskolak Mannheimgo eskolatik orkestrarako esperientzia jaso eta sortu berria zen sinfoniaren arintasuna eman zion.

1750. urtean, orkestra honela zegoen antolatuta: harizko taldea, klabezina eta, beharren arabera, oboe eta fagotak. Batzuetan, txirula eta tronpetak erabiltzen hasi ziren.

Orkestraren osaketa

  • Haria: 1. biolinak, 2. biolinak, biolak, biolontxeloak eta kontrabaxuak.
  • Haizea: Flauta, oboeak, fagotak, klarineteak eta, mendearen bukaeran, tronboiak, flautina, kontrafagota, tronpak eta
...
Jarraitu irakurtzen "Musika Klasikoa: Orkestraren Eboluzioa eta Konpositore Handiak" »