Greziako Arkitektura eta Eskultura: Tenpluak, Agora eta Etapak

Arteak eta humanitateak2,79 KB

Grezia: Eraikin Motak

Tenplua

Greziar arkitekturako eraikin tipikoena da. Greziarrek jainkoaren etxea zela pentsatzen zuten. Tenpluen kanpoaldean egiten ziren kulturazko ospakizunak. 3 zati nagusi ditu: Pronaos, Naos eta Opistodomos.

Tenplu Garrantzitsuenak

  • Aro Arkaikoa: Paestum, Apolo (Delfo), Heraren Tenplua.
  • Aro Klasikoa: Aphaiarena, Zeusena, Atenea Nike, Agrigentekoa, Partenon eta Erekteion.
  • Aro Helenistikoa: Apolorena (Didiman) eta Olimpeio.

Antzokiak (Teatroak)

Temenos edo santutegien osagarri ziren. Eserlekuak erdi kono-zirkunferentzia itxura zuten eta erliebearen maldara egokitzen ziren. Ahalmen akustiko oso ona zuten. Aktoreak Orchestra izeneko zirkulu batean antzezten zuten. Eszena deritzo antzezleen jokalekuari.

Antzoki Garrantzitsuak

  • Epidauroko Antzokia
  • Dionisos Antzokia

Greziako Hirien Egitura

Agora

Agorak berebiziko garrantzia zuen Greziako hirietako bizitzan. Hiri erromatarreko foruaren antzeko funtzioa zuen plaza publiko handia zen. Bertara joaten ziren hiritarrak bilera politikoetan parte hartzera, merkataritza trukeak bideratzera eta zeremonia batzuk ospatzera.

Stoa

Etxe nagusiak honen inguruan eraikitzen ziren.

Eskultura Greziarra: Etapak eta Ezaugarriak

1. Aro Arkaikoko Eskultura

Kouroi eta Koreak dira K.A. 600 eta 500 urteetan eskultura esanguratsuenak.

Kourosak (Mutilak)

Irudikatutako pertsonaiak guduetan edo kiroletan lortutako arrakastagatik eskerrak emateko edo inguruabar arraroetan hil zirelako landu ziren. Biluzik agertzen ziren, harrotasuna eta gorputz indartsua adierazteko.

  • Bolumenak geometrizatzen hasi ziren.
  • Batzuetan hanka bat aurrerago, besoak paralelo.
  • Frontalitatearen Legea: Eskultura aurrez aurre ikusiko da.
  • Modu estereotipatuan landuak, simetrikoak eta seriotasuna nabari zen.

Koreak (Neskak)

Jonian eta Atikan sortu eta zabaldu ziren. Beti jantzita agertzen ziren. Koreen trataera ez zen horren zurruna; atseginagoa eta plastikoagoa zen.

  • Peploa: Greziarren jantzi tipikoa, gerrian soka batekin lotutako tunika.
  • Himation: Tunika antzeko bat, gainean sorbaldara lotutako kapa bat zuena.

2. Aro Klasikoko Eskultura

2.1. Garai Zorrotza (V. mendearen 1. zatia)

  • Aurreko geometrizazioa albo batera utzi eta joera naturalistak garatzen hasi ziren.
  • Kontrapostoa: Jarrera hau erabiltzen hasi ziren. Naturalismorako bidearen pauso bat da, mugimendua islatzen duena. Gorputz adarren arteko erlazioa kontrajarria da.

Deskargatu

PDF Word HTML