1. Berpizkundea: Maquiavelo
1.1. Maquiaveloren obra nagusia
Zein zen Maquiaveloren obrarik garrantzitsuena? Non sortu zen obra hau? Zein da obra honen gaia?
Printzea Nikolas Maquiaveloren libururik ezagunena eta aipatuena da, Florentzian idatzi eta argitaratu zena. Gaia politika eta boterea dira; herri bat nola gobernatu, indartu eta ahuleziak nola ezkutatu azaltzen du.
1.2. Berpizkundearen definizioa
Zer izan zen Berpizkundea? Zeintzuk dira literaturaren ezaugarririk nagusienak?
XV. eta XVI. mendeetako kultura-mugimendua izan zen, Behe Erdi Aroan Florentzian hasi eta geroago Europan zehar hedatuz joan zena.
1.3. Errenazimentuko idazleen helburuak
Zein zen Errenazimentuko idazleen helburu nagusia? Zein helburu geratu ziren bigarren mailan?
Edertasunaren...