Berpizkundea eta Frantziako Urrezko Mendea: Maquiavelo eta Moliere

Arteak eta humanitateak2,5 KB

1. Berpizkundea: Maquiavelo

1.1. Maquiaveloren obra nagusia

Zein zen Maquiaveloren obrarik garrantzitsuena? Non sortu zen obra hau? Zein da obra honen gaia?

Printzea Nikolas Maquiaveloren libururik ezagunena eta aipatuena da, Florentzian idatzi eta argitaratu zena. Gaia politika eta boterea dira; herri bat nola gobernatu, indartu eta ahuleziak nola ezkutatu azaltzen du.

1.2. Berpizkundearen definizioa

Zer izan zen Berpizkundea? Zeintzuk dira literaturaren ezaugarririk nagusienak?

XV. eta XVI. mendeetako kultura-mugimendua izan zen, Behe Erdi Aroan Florentzian hasi eta geroago Europan zehar hedatuz joan zena.

1.3. Errenazimentuko idazleen helburuak

Zein zen Errenazimentuko idazleen helburu nagusia? Zein helburu geratu ziren bigarren mailan?

Edertasunaren aurkikuntza da Errenazimentuko idazlearen helburu nagusia. Hala, bigarren mailan geratzen dira aurreko garaietako helburu moralizatzaileak, hau da, zerbait erakustea helburu duten istorioak.

2. Frantziako Urrezko Mendea: Moliere

2.1. Moliere eta bere obrak

Aipa itzazu Molierek idatzitako hiru obra garrantzitsu eta azaldu labur horietako bat.

  • El tartufo: Hipokresia erlijiosoa salatzen du. Obra honek arazo handiak sortu zituen eta erregeak bost urtez debekatu zuen.
  • El avaro
  • El misantropo

2.2. L’Illustre Théâtre

Zer da eta norekin sortu zen L’Illustre Théâtre?

1643. urtean, Molierek L’Illustre Théâtre konpainia sortu zuen Madeleine Béjartekin batera.

2.3. Frantziako Urrezko Mendearen ezaugarriak

Frantziako Urrezko Mendearen hiru ezaugarri:

  • Antzerkia erakusleiho bihurtzen da, non nobleek beren boterea erakusten duten.
  • Askotan nobleek dantzatu eta antzezten dute; pribilegioaren adibide argia da. Beste batzuetan, erregearen edo nobleen konpainiek jartzen dituzte eszenan haien obrak.
  • XVII. mendean ia idazle famatu guztiak frantsesak izan ziren, eta XVIII. mendearen bukaeran beste Europako herrialdeak Frantziara abiatu ziren ideia literarioak hartzera.

2.4. Beste idazle batzuk

Molierez gain, aipatu XVII. mendeko Frantziako beste idazle batzuk eta zer gaitan nagusitu ziren.

Corneille eta Racine izan ziren tragedia idazten zuten idazle famatuenak.

Deskargatu

PDF Word HTML