DBH mailako apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Aro Modernoko esplorazioak eta gertaera historikoak

Historia2,59 KB

Kartografia eta esplorazioen aroa

Kartografia mapa geografikoak aztertzen eta sortzen dituen zientzia da; hau da, lurralde baten ezaugarri geografikoak irudikatzen dituen adierazpen grafikoa da.

Esploratzaile nagusiak

  • Kristobal Kolon
  • Juan Sebastián Elcano

Biak Espainiako Koroaren zerbitzura aritu ziren (1492-1522 bitartean).

1271-1295Marco PoloTxinara Zetaren Bideari jarraituz ailegatu ziren mendebaldarren artean lehenetarikoa izan zen.Venezia

Tordesillasko Ituna (1494)

1494. urtean, esplorazioak zirela eta, Gaztelaren eta Portugalen artean sortutako liskarrei amaiera eman nahian, Aita Santuak irudizko lerro batez erdibitu zuen mundua Tordesillasko Itunaren bitartez. Cabo Verdetik 370 legoa mendebaldera zehaztu zuten kolonien banaketa.

Konstantinoplaren

...
Jarraitu irakurtzen "Aro Modernoko esplorazioak eta gertaera historikoak" »

Ariketa Fisikoaren Fisiologia: Galdera eta Ariketak

Kirola eta gorputz hezkuntza3,91 KB

Ariketa fisikoa: Seinalatu erantzun zehatzak

  • Oreka homeostatikoa apurtzen da, eta ez da errekuperatzen. (G)
  • Energia gehiago behar denez, anabolismo fasean gaude. (G)
  • Sustrato energetiko guztiak hasten dira energia ematen, homeostasia berreskuratuz. (E)
  • Elikagaien energia ADPn batzen da. (G)

Zelulen energia: Zuzena markatu

  • ATPan biltzen da. (E)
  • Edozein zeluletan, ATP birsintetizatzen da desegiten den ahala. (G)
  • Zelula muskularrak ATParen bidez mugitzen dira. (E)
  • ADPak energia ematen du eta biok batera ATP osatzen da. (G)

Glukolisi anaerobikoa: Seinalatu zuzenak

  • Glukosa molekula glukogenoren katabolismotik dator. (E)
  • Energia mitokondrietan lortzen da. (G)
  • Glukosa pirubiko bihurtzen da. (E)
  • Oxigenoa behar dugu. (G)

Hiru segundoko ariketa gogor eta motza

  • ATP,
...
Jarraitu irakurtzen "Ariketa Fisikoaren Fisiologia: Galdera eta Ariketak" »

Makroekonomia, BPGd eta Ekonomia Adierazleen Garrantzia

Ekonomia2,81 KB

Makroekonomia ekonomia osoaz, funtzionamendu orokorraz, arduratzen da. Mikroekonomia, berriz, osotasun horren atal batzuk soilik aztertzen ditu.

Ekonomia Adierazle Nagusien Garrantzia

1. Inflazioa Kontrolpean Badago

  • Gure aitona-amonek jasotzen dituzten pentsioek ez dute erosteko ahalmena galduko.
  • Familientzat errazagoa izango da hilaren bukaerara iristea.
  • Enpresek ez dute kezkatuta egon beharko lehengaien edo beste ekoizpen-baliabide batzuen prezioen etengabeko gorabeherekin.

2. Langabezia Tasek Behera Egiten Badute

  • Familien diru-sarrerak handiagoak izango dira.
  • Kontsumoak gora egingo du, enpresen eskaria handitu egingo da eta langile gehiago beharko dituzte.
  • Gobernuak langabezia-prestazio gutxiago ordaindu beharko ditu, eta diru hori beste zerbaitetan
...
Jarraitu irakurtzen "Makroekonomia, BPGd eta Ekonomia Adierazleen Garrantzia" »

Parisko Ituna eta Errusiako Iraultza: Azterketa Sakona

Historia2,78 KB

Parisko Itunak (1919-1920)

Versaillesko Ituna

Alemaniarekin sinatu zen. Alemaniak Frantziari eman zizkion Alsazia eta Lorrena, eta Poloniari irteera bat eman zion Itsaso Baltikora. Horrela, Ekialdeko Prusia eta Alemania bananduta geratu ziren.

Gerrako ordain handiak

  • Koloniak ematea.
  • Armada mugatzea.
  • Abiazioa, artilleria eta gerrako ontzidia deuseztatzea.

Errusiak Brest-Litovskeko Itunean galdutako lurraldeen gainean Finlandia, Estonia, Letonia, Lituania eta Polonia eratu ziren. Alemaniak eta Austria-Hungariako Inperioak galdutako lurraldeak eskuratu zituen Poloniak.

IZEN GARRANTZITSUAK

  • Clemenceau (Frantziako presidentea)
  • Lloyd George (EB-ko lehen ministroa)
  • Vittorio Orlando (Italiako lehen ministroa)

ERRUSIAKO IRAULTZA

1917ko IRAULTZA

Hasteko arrazoiak

  • Lehen
...
Jarraitu irakurtzen "Parisko Ituna eta Errusiako Iraultza: Azterketa Sakona" »

Energia: Motak, Iturriak eta Ekoizpen Elektrikoa

Teknologia5,34 KB

Energiaren Oinarriak eta Motak

1. Energia motak eta haien azalpenak

  • Energia mekanikoa: Mugimenduari lotutako energia da.
  • Energia elektrikoa: Deskarga eta korronte elektrikoei lotutako energia da.
  • Energia termikoa: Beroari lotutako energia da.
  • Argi-energia: Argiak berarekin dakarren energia da.
  • Energia nuklearra: Erreakzio nuklearrei lotutako energia da.
  • Energia kimikoa: Erreakzio kimikoek askatzen duten energia da, edo erreakzio horiek gertatzeko eman behar dena.

2. Energiaren eraldaketa eta adibideak

Zura erretzean, bertan metatutako energia kimikoa energia termiko eta argi-energia bihurtzen da.

Energia-iturriak eta Erregai Fosilak

3. Energia-iturri motak

  • Energia-iturri berriztagarriak: Haizea, eguzkia...
  • Energia-iturri berriztaezinak: Erregai fosilak,
...
Jarraitu irakurtzen "Energia: Motak, Iturriak eta Ekoizpen Elektrikoa" »

Erliebearen Sorrera eta Dinamika: Prozesu Geologikoak

Geologia3,12 KB

Erliebearen Sorrera

  • Lur planeta geologikoki aktiboa da.
  • Barnealdean duen beroaren ondorioz, eta Eguzkiaren energiatik atmosferarekin elkarrekintzan jardutearen ondorioz gertatzen den aktibitatea da.
  • Etengabe aldatzen du Lurraren gainazalaren itxura.
  • Hainbat eta hainbat erliebe forma sortzen dira gainazalean.
  • Aktibitate geologikoak modelatzen du erliebearen itxura.

Barne Dinamika

  • Egitura geologiko handienak sortzen ditu.
    • Adibidez: mendikate handiak eta sumendi kontinentalak.
  • Sumendiek oso aldaketa adierazgarriak eragiten dituzte gainazaleko erliebean.

Kanpo Dinamika

  • Kanpo-agente geologikoek osatzen dute, adibidez, ura eta haizea.
  • Barne dinamikak sortutako egiturei eragiten diete.
    • Erliebe positiboak: mendiak.
    • Erliebe negatiboak: haranak.
  • Epe luzera, lurzorua
...
Jarraitu irakurtzen "Erliebearen Sorrera eta Dinamika: Prozesu Geologikoak" »

Parvana: Afganistango Neska Baten Biziraupena

Latina2,72 KB

Istorioa Afganistango herrian kokatzen da, Talibanen nagusitasunpean. Bertan, gainerako herritarrek beraien esanetara egon behar dute. Ildo horretatik, neskek ezin dituzten hainbat gauza aipatzen dira:

  • Ezin dira eskolara joan.
  • Ezin dira kalera atera mutil baten laguntzarik gabe.
  • Kalera ateraz gero, burkarekin egin behar dute.

Gainera, Talibanen "mundu" horretan badira hainbat gauza guztiek debekatuak dituztenak: argazkiak, musika eta liburuak, besteak beste.

Protagonista eta Hasierako Egoera

Istorioari atxikiz, esan behar da Parvana dela protagonista nagusia, Kabulgo 11 urteko neska bat. Bere familia (ama, aita eta bi ahizpa) handik hona dabil, beraien etxe guztiak txikitzen dizkietelako. Bere aitarekin egunero joango da Kabulgo merkatura. Hantxe...

Jarraitu irakurtzen "Parvana: Afganistango Neska Baten Biziraupena" »

Ezagutzaren Teoria: Oinarrizko Kontzeptuak eta Jarrerak

Filosofia eta etika2,71 KB

Ezagutzaren oinarrizko formak

Iritzia: Ikuspuntu subjektibo bat da; balorazio bat izan ohi da. Gure interes, sinesmen, desira eta abarretan oinarritzen da, baina ez arrazoi sendoetan.

Uste motak

  • Uste zalantzazkoa: Baieztatzen duguna guztiz ziurtzat jotzen ez dugula adierazten du. Zalantzak ditugu benetan hala den, baina arrazoi sendoak ditugu gauzak modu jakin batean direla pentsatzeko.
  • Uste asertiboa: Frogatu ezina izanik, ziurtzat jotzen dugun zerbaiti esaten diogu.

Ezagutza

Erabateko ziurtasuna dugu uste honetan, frogatu egin dezakegu. Arrazionalki justifikatu ahal izatea da ezagutzaren ezaugarri nagusia; objektiboki egiazkoa den ezagutza bihurtzen da.

Gaitasun kognitiboak

  • Pertzepzioa: Errealitatearekin harremanetan jartzen gaitu eta haren irudikapenak
...
Jarraitu irakurtzen "Ezagutzaren Teoria: Oinarrizko Kontzeptuak eta Jarrerak" »

Hominizazioa eta Humanizazioa: Giza Eboluzioaren Giltzak

Psikologia eta soziologia2,7 KB

Hominizazioa: Giza Eboluzioaren Ezaugarri Nagusiak

Hominizazioa gizakiaren eboluzio-prozesuan funtsezkoak izan diren ezaugarri multzoa da:

  • Bi oinetan ibiltzea (Bipedismoa)
  • Eskuak libre geratzea
  • Barailezurra libre geratzea
  • Gazteagotzea (Altrizitatea)
  • Ekumenikotasuna (Egokitzapen zabala)

Zerebralizazioa: Garunaren eta Garun-azalaren Garapena

Garunaren garapena eta garun-azalarena Homo generoaren eboluzioari estu-estu lotutako ezaugarrietako bat da. Ezaugarri hori gabe, munduan ez litzateke hizkuntzarik sortuko, ez eta arrazoimenik ere.

Gaur egun, zientzilariek hiru azpisistema zerebral bereizten dituzte gizakietan:

  1. Narrastien garuna: Oinarrizko bizifuntzioak, errutinazko portaera eta sena erregulatzeaz arduratzen da.
  2. Sistema linbikoa: Portaera programatutik
...
Jarraitu irakurtzen "Hominizazioa eta Humanizazioa: Giza Eboluzioaren Giltzak" »

XIX. mendeko Iraultzak eta Industria Iraultza: Gizarte Aldaketak

Historia3,22 KB

Iraultza liberalak (1820–1848)

1820an Espainian, Rafael de Riego militarrak altxaldi liberal bat bultzatu zuen; ondorioz, Fernando VII.ak 1812ko Konstituzioa (La Pepa) onartu behar izan zuen eta monarkia konstituzionala ezarri zen 1823ra arte (Hirurteko liberala).

Aliantza Santuko esku-hartzearen printzipioari jarraituz, absolutismoa berrezartzeko "San Luisen Ehun Mila Semeak" izeneko soldadu talde bat egon zen.

1830: Frantziako Iraultza

1830ean Frantzian burgesiak eta langileek matxinada egin zuten eta Carlos X tronutik kendu zuten. Luis Felipe Orleanskoa errege izendatu zuten, eta Gutun Aitortza (Charte) indarrean jarri zen.

1848: Errepublika eta Napoleonen agerpena

1848an Luis Felipe Orleanskoa abdikatu zuen eta Bigarren Errepublika ezarri zen....

Jarraitu irakurtzen "XIX. mendeko Iraultzak eta Industria Iraultza: Gizarte Aldaketak" »