Erliebearen Sorrera eta Dinamika: Prozesu Geologikoak

Geologia3,12 KB

Erliebearen Sorrera

  • Lur planeta geologikoki aktiboa da.
  • Barnealdean duen beroaren ondorioz, eta Eguzkiaren energiatik atmosferarekin elkarrekintzan jardutearen ondorioz gertatzen den aktibitatea da.
  • Etengabe aldatzen du Lurraren gainazalaren itxura.
  • Hainbat eta hainbat erliebe forma sortzen dira gainazalean.
  • Aktibitate geologikoak modelatzen du erliebearen itxura.

Barne Dinamika

  • Egitura geologiko handienak sortzen ditu.
    • Adibidez: mendikate handiak eta sumendi kontinentalak.
  • Sumendiek oso aldaketa adierazgarriak eragiten dituzte gainazaleko erliebean.

Kanpo Dinamika

  • Kanpo-agente geologikoek osatzen dute, adibidez, ura eta haizea.
  • Barne dinamikak sortutako egiturei eragiten diete.
    • Erliebe positiboak: mendiak.
    • Erliebe negatiboak: haranak.
  • Epe luzera, lurzorua berdintzeko joera dute kanpo-agenteek: erliebe positiboa higatu eta erliebe negatiboan materialak jalki.

Meteorizazioa

Lurraren gainazalean kanpo-agenteen eraginpean dauden arrokak hor bertan eraldatzen dira.

  • Meteorizazio Fisikoa: Tenperatura aldaketek arrokak zati txikiagoetan puskatzen dituzte.
  • Meteorizazio Kimikoa: Mineralak aldatzen dituzten erreakzio kimikoak gertatzen dira jatorrizko arroketan, eta ondorioz, erresistentzia txikiagoko mineralak sortzen dira.
  • Meteorizazio Biologikoa: Izaki bizidunek aldaketak eragiten dituzte arroketan, adibidez, landareen sustraiek arrokak fragmentatzen dituzte.

Meteorizazioaren Faktoreak

  • Ama-arroken litologia: Zein konposizio duten (gogorragoak edo hauskorragoak diren). Arroka magmatikoetan errazago gertatzen da, arroka sedimentarioetan prozesu kimikoen ondorioz.
  • Klima: Klima hezeetan meteorizazio kimikoa eta biologikoa gehiago gertatzen dira; klima lehorretan, berriz, meteorizazio fisikoa.
  • Topografia: Erliebe lauetan errazago gertatzen da meteorizazioa.
  • Denbora: Kanpo-agenteen eraginpean daramaten denboraren arabera.

Prozesu Geologikoak

  • Diagenesia: Sedimentuek arroka sedimentarioak osatzen dituzte, diagenesiaren baldintzak betetzen badira.
  • Meteorizazioa eta Higadura: Kanpo-agenteen eraginpean dauden arrokek sedimentuak sortzen dituzte.
  • Metamorfismoa: Presio eta tenperatura handien ondorioz, arroka magmatikoak arroka metamorfiko bilakatzen dira.

Arroka Motak

  • Arroka Sedimentarioak: Prozesu fisikoen bidez sortuak dira; adibidez, detritikoak partikula solidoz osatuta daude.
  • Arroka Magmatikoak: Urtutako materialez edo magmaz osatuak. Magma solidotu daiteke Lurraren gainazalean (jatorri bolkanikoa) edo astiro litosferaren barnean (jatorri plutonikoa).
  • Arroka Metamorfikoak: Tenperatura eta presio altuen ondorioz aldaketa fisiko eta kimikoak izaten dituzte, egitura eta konposizioa aldatuz.

Deskargatu

PDF Word HTML