DBH mailako apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Historiaren aroak: Antzinaroa, Erdi Aroa, Aro Modernoa eta Aro Garaikidea

Gizarte zientziak-n eguneratua4,38 KB

Historiaren garapena aroetan banatuta aztertu ohi da, eta aro bakoitzak bere ezaugarri bereziak ditu.

Antzinaroa

  • HASI k.a. 3500. Idazkera sortu zen.

  • BUKATU 476 k.o. Erromatar Inperioaren amaiera.

Erdi Aroa

  • HASI 476 k.o. Erromatar Inperioaren amaiera.

  • BUKATU k.o. 1453 Konstantinoplaren turkiarren konkista.

  • K.o. 1492 Kristobal Kolon Amerikara iritsi zen.

Aro Modernoa

  • HASI k.o. 1453 Konstantinoplaren turkiarren konkista.

  • BUKATU 1798. Frantziako Iraultza.

Aro Garaikidea

  • HASI 1798. Frantziako Iraultza.

  • BUKATU 2000. Gaur egun

Gaztela eta Portugalek Tordesillasko Ituna sinatu zuten 1494an. Itunean meridiano bat egitea erabaki zen. Meridiano bat jarri zuten Azore uharteetan. Meridianotik mendebaldera zeuden lurrak Gaztelarentzat izango ziren, eta ekialdera zeudenak...

Jarraitu irakurtzen "Historiaren aroak: Antzinaroa, Erdi Aroa, Aro Modernoa eta Aro Garaikidea" »

Ekosistemak: harreman interespezifikoak, ziklo biogeokimikoak eta giza eragina

Biologia-n eguneratua2,75 KB

Harreman Interespezifikoak

Organismo bizidunen arteko interakzioak dira, espezie berekoak edo desberdinetakoak izan daitezkeenak. Hauek dira nagusiak:

Mutualismoa (+,+)

Bi organismoek onura lortzen dute. Elkarren arteko erabateko menpekotasuna behar ez duen laguntza-harremana da. Ez dute zertan elkarrekin bizi behar (adibidez, krokodiloa eta txoria).

Sinbiosia (+,+)

Parte hartzen duten organismoen elkarren arteko laguntza-harremana da. Organismoak ezin dira euren kabuz, aldenduta, bizi (adibidez, likenak).

Komentsalismoa (0,+)

Bi izaki bizidunetatik batek onura lortzen du, bestea kaltetu gabe. Adibidez, marrazoak eta erremorak.

Parasitismoa (-,+)

Parasitoak onura lortzen du ostalariaren kontura, honi kaltea eraginez. Normalean, parasitoak ez du ostalariaren...

Jarraitu irakurtzen "Ekosistemak: harreman interespezifikoak, ziklo biogeokimikoak eta giza eragina" »

Digestio-aparatuaren eta arnas-aparatuaren funtzioak: laburpena

Biologia-n eguneratua2,9 KB

Digestioa-aparatuaren eginkizuna: elikagaiak mantenugai bilakatu eta substantzia soilagoak sortzen ditu, zeluletara iritsi eta haiek erabil ditzaten. Digestio-hodiak eta digestio-guruinak osatzen dute. Digestio-aparatua 4 gaixotasun: Apendizitisa, gastroenteritisa, hepatitisa, txantxarra. 2 guruin mota daude: guruin erantsiak; pankrea eta gibela eta digestio hodiko guruinak: heste meharra eta urdaila. Guruin erantsiak; digestio uruinak sortu eta hodiaren barnera jariatzen dituzte. Duodenoa: Este meharreko lehenengo zatia. Pankreak eta gibeleko uruinak jariatzen dira.

Beheranzko kolona ezkerrealdean dago, ondesteari lotuta. Digestio-hodiko heste-floraren funtzio nabarmenak: 1. kanpoko mikrorganismoetatik babesten gaituzte. 2. digeritu ezin ditugun...

Jarraitu irakurtzen "Digestio-aparatuaren eta arnas-aparatuaren funtzioak: laburpena" »

Lurraren egitura: eredu dinamikoa eta geokimikoa

Geologia-n eguneratua2,31 KB

Eredu Dinamikoa

  • Litosfera (0-100 km): Lurrazala eta goi-mantuaren lehen kilometroak hartzen ditu. Arroka hauskorrez osatuta dago eta ehun kilometroko batez besteko lodiera du.
  • Astenosfera (100-670 km): Goi-mantuaren gainontzeko zatia da. Tenperatura altuengatik fusio partziala aurkezten du (egoera plastikoa, plastilinaren antzekoa).
  • Mesosfera (670-2900 km): Behe-mantuaren baliokidea da. Presioagatik mineralak dentsoagoak dira eta plastizitate handia dute.
  • D geruza (2900 km inguru): Nukleotik ateratzen den beroa metatzen den eremua da.
  • Endosfera (2900-6370 km): Nukleoaren baliokidea da. Kanpoko geruza urtuta dago (mineralen korronteak) eta barnekoa solidoa eta oso dentsoa da.

Eredu Geokimikoa

Lurrazala

  • Azal kontinentala: 30-70 km-ko lodiera, granitoz
...
Jarraitu irakurtzen "Lurraren egitura: eredu dinamikoa eta geokimikoa" »

Euskal aditz jokatugabeak eta jokatuak: sintetikoak eta perifrastikoak

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua3,65 KB

Badirudi aditz jokatugabeak euskaraz ugariak izan direla beti eta aditz jokatuak aldiz, sail mugatua. Gainera, jokatugabeetatik sortuak izan direla esaten da eta baita, perifrasi guztiak ez direla sintetikoak baino modernoagoak. Sintetikoak aberats izan arren, ez zuten ez moduri, ez aspekturik ez aldirik adierazten.


Aditzen formari bueltatuz, lehen esan bezala sintetikoak aditz jokatugabeen gainean eratutakoak dira eta hori indartzen duten hurrengo arrazoi hauek aurki ditzakegu: bokal harmonia eta erreduplikazioa jokatugabeetan soilik ematen da, azentu eta hasperen aldaketa ez digu sintetikoetan aurkitzen, aldaketa bereziak lehenengo erroan eta ondoren sintetikora igaro, -ki eta -tsi partizipio marken garapena jokatuen kontra.


Gomezek eta Traskek
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal aditz jokatugabeak eta jokatuak: sintetikoak eta perifrastikoak" »

Europako 1820-1848ko iraultzak: Espainia, Grezia, Belgika eta Frantzia

Historia-n eguneratua3,02 KB

ESPAINIA (1820): Hirurteko Liberala

Absolutismotik Liberalismora eta Berriro Absolutismora

  • Fernando VII.a erregeak gobernu absolutista ezarri zuen eta 1812ko Konstituzioa indargabetu zuen.
  • Estatu-kolpe liberala, pronuntziamendu (altxamendu militarra) baten bidez gertatu zen.
  • 1820an, Riego komandanteak zuzendutako altxamendu batek gobernu berri bat ekarri zuen: Hirurteko Liberala (1820-1823). Berriro ezarri zen 1812ko Konstituzioa.
  • “San Luisen Ehun Mila Semeak” esku-hartzeak Hirurteko Liberalari amaiera eman zion.
  • Fernando VII.ak modu absolutistan gobernatu zuen berriro: Hamarkada Gaitzesgarria (1823-1833).

GREZIA (1820ko Hamarkada): Independentzia

Nazionalismoa Otomandar Inperioaren Aurka

  • Grezia Otomandar (Turkiar) Inperioaren menpean zegoen.
  • Dominazioaren
...
Jarraitu irakurtzen "Europako 1820-1848ko iraultzak: Espainia, Grezia, Belgika eta Frantzia" »

Euskal ohitura eleberria: ezaugarriak eta egileak (Txomin Agirre, Etxeitia, Atxaga, Lertxundi)

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua3,7 KB

Euskal Ohitura Eleberria: Ezaugarriak eta Egileak

Euskal ohitura eleberriak herri bateko ohiturak eta bizimodua deskribatzen ditu, historia baten inguruan.

Ezaugarri nagusiak

  • Europako ohitura eleberria XIX. mendean sortu zen; Euskal ohitura eleberria, berriz, XX. mendean.
  • Baserri giroaren eta arrantzaleen bizimoduaren aldekoa.
  • Euskaltzaletasunak, abertzaletasunak eta kristautasunak garrantzi handia dute.
  • Bizimodua: ideala, ona eta garbia.
  • Kanpotik etorritako pertsonaiak oso gaiztoak dira.
  • Pertsonaia sinpleak: zintzoak oso zintzoak eta gaiztoak oso gaiztoak.

Txomin Agirre (1864-1920)

Ondarroan jaioa, euskal idazlea. Kapilaua eta apaiza izan zen Gasteizko seminarioan eta Karrantzan. Euskaltzaindia sortu zenean, euskaltzain oso eta zuzendari izan zen.

Euskal...

Jarraitu irakurtzen "Euskal ohitura eleberria: ezaugarriak eta egileak (Txomin Agirre, Etxeitia, Atxaga, Lertxundi)" »

Erribosomak: definizioa, kokapena, egitura eta funtzioak

Biologia-n eguneratua2,27 KB

Definizioa

Mintzik gabeko partikula azpizelularrak dira, aletxo esferikoen formakoak, mikroskopio elektronikoarekin baino ezin dira ikusi.

Kokapena Zelulan

Erribosomak zelula guztietan egon daitezke, espermatozoideetan izan ezik. Hala ere, globulu gorrietan oso urriak dira.

Modu desberdinetan egon daitezke erribosomak:

  1. Aske, zitosolean (isolatuta edo polisoma edo polirribosoma izeneko taldeetan).
  2. Sare endoplasmatiko zimurreko mintzaren kanpoaldera atxikita.
  3. Kanpoko mintz nuklearreko alde zitoplasmikora atxikita.
  4. Aske, mitokondrien matrizean eta kloroplastoen estroman.

Erribosoma Motak

Bi mota daude:

  1. Erribosoma prokariotoak: 70 S-ko sedimentazio-koefizientea dute. Azpiunitate handiak 50 S-ko koefizientea dauka, eta txikiak, 30 S-koa.
  2. Erribosoma eukariotoak:
...
Jarraitu irakurtzen "Erribosomak: definizioa, kokapena, egitura eta funtzioak" »

Giza ehunen motak eta antolaketa mailak: zelulatik organismora

Biologia-n eguneratua2,79 KB

Giza Ehunen Motak

  • Ehun epiteliala: Zelula geruza batek edo gehiagok osatzen dute. Ehun horrek gorputzaren kanpoko gainazala estaltzen du (azala eratuz), baita hodi eta organo hutsak ere (adibidez, urdaila).
  • Ehun muskularra: Forma luzanga duten zelulek osatzen dute; zuntz muskular deritzenak. Zuntz horiek uzkurkorrak dira (laburtu egin daitezke). Muskulu-ehunak (eskeleto-muskuluak), bihotzarenak (miokardioa) eta hainbat organoren paretak osatzen ditu (muskulu lisoa).
  • Nerbio-ehuna: Neuronek osatzen dute. Neuronak kinadak jasotzeko, horiei erantzuteko eta organismoaren jarduera kontrolatzeko gai diren zelulak dira.
  • Ehun konektiboa: Matrize esaten zaion zelularteko substantziak bereizitako zelulek osatzen dute. Substantzia hori lotzeko eta eusteko
...
Jarraitu irakurtzen "Giza ehunen motak eta antolaketa mailak: zelulatik organismora" »

ADNaren erreplikazioa, transkripzioa eta itzulpena: oinarrizko prozesuak

Biologia-n eguneratua1,32 KB

ADNaren erreplikazio-prozesua

  1. Hidrogeno-loturak hautsi eta bi harizpiak askatzen dira.
  2. Jatorrizko kate bakoitza molde bat da, beste kate osagarri bat sintetizatzeko.
  3. Kate berriak eratzen diren bitartean, hidrogeno-loturak sortzen dira baseen artean, eta harizpiak biribilkatzen hasten dira. Ondorioz, bi ADN molekula sortzen dira, elkarren eta jatorrizko molekularen berdin-berdinak.

Geneak eta Genoma

Genea:
Proteina bat sintetizatzeko informazioa daraman ADN zatia da, eta proteina hori ezinbestekoa da banako batean karaktere jakin bat adierazteko.
Genoma:
Organismo baten gene multzo osoa.

Mezu genetikoaren adierazpena

Mezuaren transkripzioa

ADN molekula baten barruan dagoen informazio genetikoa ARNm molekula batean kopiatzen da. Nukleoan gertatzen da. ADN...

Jarraitu irakurtzen "ADNaren erreplikazioa, transkripzioa eta itzulpena: oinarrizko prozesuak" »