Kolonialismoa XIX. mendean: Afrikaren banaketa eta ondorioak
Afrikaren banaketa
Gatazkak saihesteko, Bismarckek deituta, Berlineko Konferentzian (1884-1885) bildu ziren, eta bertan Afrikaren banaketa erabaki zuten. Konferentziak ezarritakoaren arabera, kostaldeko zati bat izateak barrualdea ere okupatzeko eskubidea ematen zuen. Ituna sinatu eta hurrengo urteetan, azkartu egin zen kontinentearen okupazioa.
Asian eta Ozeanian hedatzea
Asian ondo antolatutako estatuak zeuden. Hori dela eta, ohikoagoak izan ziren kontzesioen sistema eta eragin-eremuen banaketa. Hala ere, lurralde batzuk Erresuma Batuaren, Frantziaren eta Herbehereen esku geratu ziren. Beste potentzia batzuk ere hedatze kolonialean murgildu ziren. Errusiak Siberia gehitu eta Indiarantz eta Txinaratz hedatu zen; Estatu Batuek Espainia Filipinetatik...