Hezur Ehuna eta Muskulu Ehuna: Egitura eta Funtzioak
HEZUR EHUNA ehun konektibo espezializatua da. Matrize estrazelularra kaltzifikatuta dago, egitura zurrunak eratuz. Hezurrek ornodunen eskeletoaren armazoia osatzen dute, eta eskeletoak gorputzaren pisuari eusten dio, organoak babestu eta muskuluak sartzeko oinarriak eratzen ditu. Kaltzioaren eta beste mineral batzuen biltegia ere bada. Hematopoiesian hartzen du parte, hau da, odol zelulak sorrarazten dituzte, higatu eta suntsitu egiten direnak ordezteko. Zelula nagusiak osteoblastoak dira. Zelularteko substantziaren osagaiak sintetizatzen dituzte, matrize glukoproteiko organikoa eta zuntzak. Matrizea jalki ahala kaltzio mineralez busti eta gogortu egiten da. Osteoblastoak matrize zurrun batean geratzen dira harrapatuta, orduan osteozito esaten...