Biziaren Antolakuntza, Organuluak eta Ehunak

Biologia4,15 KB

Biziaren Antolakuntza Mailak

  • Maila subatomikoa: Atomoa eratzen duten partikulak biltzen ditu.
  • Maila atomikoa: Atomoek osatzen dute.
  • Maila molekularra: Molekulez osatuta dago. Bi mota bereizten dira:
    • Molekula ez-organikoak: Materia bizigabean edo bizidunetan daude.
    • Molekula organikoak: Soilik materia organikoan aurkitzen dira, polimeroz osatuta (hauek monomeroz osatuta daude).
  • Zelula maila: Lehen maila biziduna da (adibidez, zelula epitelialak, gihar-zelulak eta hezur-zelulak).
  • Ehun maila: Jatorri eta funtzio bereko zelulez osatuta dago.
  • Organo maila: Funtzio bat betetzeko bildutako hainbat ehun motaz osatuta dago organoa.
  • Sistema maila: Antzeko funtzioa duten eta koordinatuta lan egiten duten organoz osatuta dago.
  • Aparatu maila: Funtzio bat (adibidez, digestioa, arnasketa) egiteko elkartu diren organo desberdinez osatuta dago.
  • Organismo maila: Maila guztien antolakuntzatik sortzen den izaki biziduna da.

Zelula Organulu Nagusiak eta Haien Funtzioak

  • Mitokondrioa: Bertan arnasketa zelularra egiten da, eta horri esker, mantenugaietatik energia lortzen da.
  • Erretikulu endoplasmatikoa:
    • Erretikulu endoplasmatiko pikorduna: Erribosometan sintetizatzen diren proteinak gorde eta garraiatzen ditu.
    • Erretikulu endoplasmatiko leuna: Lipidoak sintetizatu, metatu eta garraiatzen ditu.
  • Erribosomak: Proteinak sintetizatzen dituzte.
  • Goldiren aparatua: Erretikulu endoplasmatikotik datozen substantziak metatzen ditu. Substantzia horiek kanporatzeaz ere arduratzen da.
  • Bakuoloak: Erreserba-substantziak edo hondakin-substantziak gordetzen dituzte.
  • Lisosomak: Mantenugaietako substantziarik konplexuenak digeritzeaz arduratzen dira.
  • Zentrosoma: Zelularen zatiketan parte hartzen du, bereziki zelula alabek jasoko dituzten kromosomen banaketan.

Ehun Motak

Nerbio-ehuna

Nerbio-ehunaren funtzioa kanpoko eta barneko inguruneko aldaketak hautematea eta organismoan zehar aginduak bidaltzea da.

Ehun epiteliala

Bi mota nagusi ditu ehun epitelialak:

  • Estaldura-epitelioa: Gure organismoaren kanpoaldea eta barrunbeetako gainazalak estaltzen eta babesten ditu. Adibideak: muki-mintzak, endotelioa, epidermisa.
  • Guruin-epitelioa: Guruinak eratzen dituen ehuna da, eta substantziak jariatzen ditu. Adibideak: guruin exokrinoak, guruin endokrinoak, guruin mistoak.

Ehun konektiboa

Ehun konektiboak hainbat mota biltzen ditu, besteak beste:

  • Ehun konjuntiboa: Beste ehun batzuen eta organoen artean dago, bata besteari lotzeko funtzioarekin.
  • Gantz-ehuna: Zelulak gantzez beteta daude.
  • Kartilago-ehuna: Zelulek ia solidoa den substantzia bat (matrizea) eratzen dute.
  • Hezur-ehuna: Zelulek gatz mineralez (kaltzioa, fosforoa) osatutako matrize gogor bat eratzen dute.

Gihar-ehuna

Gihar-ehuna uzkurtzeko gaitasuna duten zelulez (gihar-zuntzez) osatuta dago. Hiru mota bereizten dira:

  • Gihar-ehun leuna: Nukleo bakarreko zelula luzangek osatzen dute. Ez-borondatezko uzkurtzea du (adibidez, odol-hodien eta digestio-hodiaren paretetan).
  • Gihar-ehun ildaskatua: Nukleo anitzeko zelula luzeek osatzen dute. Mikroskopioan ildaskak ikusten zaizkiolako deitzen da horrela. Borondatezko uzkurtzea du (adibidez, eskeleto-giharrak; bizepsa).
  • Bihotzeko gihar-ehuna: Itxura ildaskatua eta nukleo bakarra duten zelulek osatzen dute. Zelulak bata besteari lotuta daude eta sare bat eratzen dute. Ez-borondatezko uzkurtzea du (bihotzean).

Deskargatu

PDF Word HTML