Eboluzioaren Teoriak: Fixismotik Neodarwinismora
Fixismoa: Eboluzioaren Ukapena
Fixismoaren aitzindariak Lineo eta Cuvier izan ziren. Lineok izaki bizidunen sailkapen bat proposatu zuen, espezieak eta generoak bereiziz. Fixismoak espezieen aldakortasun eza defendatzen du, espezie guztiak sorkuntzatik berdinak eta independenteak direla baieztatuz. Fixismoak erlijioarekin bat egiten du (EEBB).
Lamarckismoa: Erabileraren eta Deserabileraren Legea
Lamarckismoaren arabera, izaki bizidunak eboluzionatu egin dira ingurunera moldatzeko. Moldaketa horretan, gehien erabiltzen diren organoak garatu egiten dira, eta gutxien erabiltzen direnak, berriz, atrofiatu egiten dira. Funtzioak organoa sortzen du. Lortutako ezaugarri edo egokitzapen berriak ondorengoetara transmititzen dira, herentziaren bidez. Hominido...