Biologiaren Oinarrizko Kontzeptuak
BIRUSA: Egitura azelularra, proteinaz edo azido nukleikoz osatua. Ez da gai bere kabuz elikatzeko, ez harremanik izateko, ezta ere ugaltzeko. Maila abiotikoan kokatua. Bere material genetikoa beste zelula baten barruan txertatu eta zelula horren mekanismoak abiarazi ondoren, birus berriak sortzen ditu.
ZELULA: Bizitza definitzen duten funtzioak burutzeko gaitasuna duen egitura.
ZELULABAKARRA: Zelula prokariotikoz osatuta dauden izakiak dira; zelula eukariotikoak, berriz, zelulabakarrak edo zelulanitzak izan daitezke.
EHUNA: Izaki zelulanitz tisular batean funtzio bera burutzen espezializatuta dagoen zelula multzoa.
ORGANOA: Ehun desberdinetako zelulez osatuta dauden eta funtzio jakin bat burutzen duten egiturak.
APARATUA: Funtzio jakin bat burutzeko elkarrekin lana egiten duten organo desberdinek osatzen dute.
ZELULANITZ TISULARRA: Zelula ugariz osatuta dagoen eta ehun antolaketa duen organismoa. KORMO.
ZELULANITZ TISULARGABEA: Zelula ugariz osatuta dagoen eta ehun antolaketarik ez duen organismoa. Bere zelulak ez daude funtzio jakin bat burutzen espezializatuta. TALO.
POPULAZIOA: Toki mugatu batean bizi den espezie bereko organismoen multzoa.
BIOZENOASIA = KOMUNITATEA: Toki mugatu batean bizi den izaki bizidun guztien multzoa. Bi mota: harreman intraespezifikoak eta interespezifikoak.
BIOTOPOA: Komunitate batek okupatzen duen tokia eta bertako ezaugarri fisiko-kimiko guztien multzoa.
EKOSISTEMA: Biotopo batek, bertan bizi den biozenosiak eta horien arteko harremanek osatzen duten multzoa.
Teoria Zelularra
Zelula da bizi-formarik txikiena eta izaki bizidunen oinarrizko unitatea. Izaki bizidun baten zelula guztiak lehenagoko zeluletatik sortu ziren, baina horrek ez du esan nahi gorputzeko zelula guztiek ugaltzeko ahalmena dutenik. Adibidez: neuronak eta globulu gorriak ezin dira ugaldu. Zelulak bizi izateko beharrezkoa den informazioa belaunaldiz belaunaldi transmititzen da, eta informazio hori zelularen nukleoan gordeta dago (eukariotikoetan).
Zelula Prokariotikoa (Bakterioak)
- Kapsula: Bakterio patogenoetan agertzen da.
- Mintz plasmatikoa: Ez da leuna, mesosoma izeneko sartuguneak ditu.
- Pareta zelularra: Ia bakterio guztietan agertzen da, babes-funtzioa betetzen du.
- Mesosoma: Hainbat prozesu betetzen ditu (fotosintesia, arnasketa aerobikoa eta DNAren bikoizketa).
- Hialoplasma: Ura + bertan disolbatutako molekula ez-organikoak eta organikoak.
- Erribosomak: Proteinak eratzea, DNAk emandako aginduak jarraituz.
- Material genetikoa: DNA molekula bakarra, zirkularra, kate bikoitza eta proteinez inguratu gabekoa.
Zelula Eukariotikoa (Animaliak)
- Mintz plasmatikoa: Geruza bikoitza, proteinak tartekatuta dituena. Zelula kanpo eraginetatik babesten du, substantzien arteko trukea baldintzatzen du eta kanpoko informazioa jasotzen du.
- Hialoplasma.
- Erribosomak.
- Erretikulu Endoplasmatikoa: Leuna (lipido mota batzuk ekoizten ditu) eta zimurtsua (kanpoaldetik erribosomak itsatsita ditu). EER (Erretikulu Endoplasmatiko Zimurtsua): proteinak eratu, pilatu eta EEL-taraino garraiatu. EEL (Erretikulu Endoplasmatiko Leuna): lipidoak ekoiztu, proteinak Golgi aparatura garraiatu.
- Golgi aparatua: Hainbat molekula eta gluzido sintetizatu. Ondoan besikula batzuk ditu.
- Lisosomak: Molekula handien digestioaz arduratzen dira, eta bakuoloetara isurtzen dituzte digestiotik lortutako substantziak.
- Bakuoloa: Hainbat substantzia biltzen dituzte beren barnean: ura, biomolekulak, hondakin-substantziak... (Animalietan txikiak eta urriak).
- Zentrosomak: Zelularen zatiketan parte hartzen dute, eta material genetikoa berdin banatzea ahalbidetzen dute. Zilio eta flageloen sorreraren arduradunak dira. Zentriolo batetik garatzen dira.
- Mitokondria: Erribosomak, matriz mitokondriala, kanpoko mintza (leuna), barruko mintza (tolestua), gandor mitokondriala, oinarrizko partikulak (oxisomak), DNA mitokondriala (molekula bakarra, kate bikoitza, zirkularra eta biluzia - proteina gabekoa). Arnasketa aerobikoa betetzen du: molekula organiko sinpleak oxigenoaren bidez oxidatu eta askatzen den energia kimikoa ATP bezala gorde.
- Kromosomak eta kromatina: DNAz eta proteinez osatuta. Kromosomek makila itxura dute, eta kromatina DNA molekulak nahasita daude hari-mataza baten antzera. Zelularen interfasean agertzen dira. Zelularen jarduera zuzendu, zelularen eta organismoaren ezaugarriei buruzko informazioa gorde eta belaunaldiz belaunaldi garraiatu.
Zelula Eukariotikoa (Landareak)
- Bakuoloa: Handiak eta urriak. Hainbat substantzia biltzen dituzte beren barnean: ura, biomolekulak, hondakin-substantziak...
- Mitokondria.
- Pareta zelularra: Zelula mintzaren kanpoaldean dagoen geruza zurruna, babesa eta egitura ematen dituena.
- Kloroplastoa: Tilakoidea (disko bakoitza), grana (pilaketa bakoitza), kanpoko mintza (leuna), barruko mintza, lamela (barruko mintzaren tolestura), erribosomak, disoluzioa (estroma), DNA (molekula bakarra, zirkularra, kate bikoitza, biluzia). Fotosintesia betetzen du: materia ez-organikoa organiko bihurtu.
- Hialoplasma.
- Erribosomak.
- Erretikulu Endoplasmatiko Zimurtsua (EER).
- Erretikulu Endoplasmatiko Leuna (EEL).
- Erreserba substantziak.
- Golgi aparatua.
- Lisosomak.
- Punteadura: Zelulen arteko substantzia trukea ahalbidetzeko.
- Zitoeskeletoa.
- Leukoplastoak: Almidoia gordetzen duten plastoak.