Organo Errefusa, ADN Birkonbinatua eta Arto Transgenikoa
Zergatik errefusatzen du organismo batek beste organo bat?
Zergatik errefusatzen du organismo batek beste banako bateko organo bat? Nola egin aurre errefusei praktika klinikoan? Transplantaturiko organoaren histokonpatibilitate-antigenoak eta organo hori hartuko duen indibiduoaren histokonpatibilitate-antigenoak berdinak ez badira, hartzailearen sistema immunitarioak antigeno horiek ez ditu onartuko eta horien aurka erreakzionatuko du, errefusa sortuz. Erreakzio hori espezifikoa bada, erantzun humorala eta zelularra gertatuko da, eta ez-espezifikoa bada, makrofagoak, NK zelulak... hartuko dute parte errefusa egiteko.
Errefusari aurre egiteko moduak
Errefusei aurre egiteko, transplantea egin baino lehen histokonpatibilitate probak egin behar dira emaile eta hartzailearen artean, bateragarritasuna handia dela jakiteko eta errefus arriskuak murrizteko. Hortaz aparte, transplantea eta gero, farmako immunosupresoreak (esteroideak adibidez) erabili behar dira erantzun immunologikoa nahiz errefusa ez gertatzeko, nahiz eta farmako horiek hainbat tumore sor ditzaketen.
Zer da ADN birkonbinatua?
Azaldu zer den ADN birkonbinatua. ADN birkonbinatzailea modu artifizialean sortutako ADN zatia da. Bere erabilerak anitzak dira. Alde batetik, ADNaren kopia kantitate handiak lor daitezke geroago horiekin lan egin ahal izateko. Bestalde, ADN baseen sekuentzia zein den jakin daiteke, eta transgenesi prozesuak egin daitezke, hau da, ADNaren transferentziak egitea zeluletara.
Arto transgenikoaren eta ez-transgenikoaren arteko desberdintasunak
Desberdintasun arto transgeniko eta ez transgeniko artean. Arto transgenikoa terapia genikoaren bidez manipulatua izan da, hau da, modifikatua izan da ingeniaritza genetikoko tekniken bidez beste organismoen geneak izateko. Horrela, arto naturala ez bezala, honen hazkuntza gelarazten duten zenbait intsektu edo egoeren aurka immunizatzen da, eta azkarrago hazten da.
Ardoa ozpin bihurtzea
Erabil daitezke Streptococcus thermophilus (yogurta), Lactobacillus bulgaricus (yogurta) edo Streptococcus cremoris (gazta) ardoa ozpin bilakarazteko? Mikroorganismo horiek ezin dira erabili ardoa ozpin bilakatzeko, izan ere, hori gertatzeko bakterio aerobikoak erabili behar dira, eta hauek anaerobikoak dira.