Giza Gaixotasunak: Minbizia, Metabolismoa eta Immunitatea
Gaixotasun Tumoralak eta Minbizia
Tumoreak
Antolatu gabeko ehun-masa. Gehienak tumore onberak dira, hau da, sortzen diren lekuan garatzen dira, haien zelulak ez direlako handik mugitzen. Kirurgiaren bidez erauzten dira.
Minbizia (Tumore Gaiztoak)
Tumore gaiztoen zelulak tumorea sortu den lekutik mugitzen dira eta beste tumore batzuk sortzen dituzte gorputzeko beste leku batzuetan. Bi ezaugarri nagusi ditu: metastasia eta inbaditzailetasuna.
Genetika eta Minbizia
Mutazioak gerta daitezke, eta ausaz gertatzen dira. Faktore hauek mutazioak eragiteko arriskuak dira:
- Tabakoaren kearen substantzia kimikoak.
- Gehiegizko eguzki erradiazioak.
- Zenbait infekzio biral.
Minbiziaren Tratamendua
Tratamendu nagusiak:
- Kirurgia
- Erradioterapia
- Kimioterapia
- Hormona tratamenduak
- Inmunoterapia
Prebentzioa
- Alkoholik ez edatea eta ez erretzea.
- Eguzki gehiegi ez hartzea eta eguzki babesa hartzea.
- Dieta osasungarria izatea.
- Sexu harreman osasungarriak izatea.
Gaixotasun Endokrinoak eta Metabolikoak
Diabetes Mellitus
Gaixotasun kronikoa da, pankreak intsulina gutxiegi jariatzen duelako edo jariatzen ez duelako sortua.
Obesitatea
Gorputzean gantz kantitate gehiegi izatea. Hainbat eragile ditu:
- Herentziazkoak
- Endokrinoak
- Metabolikoak
- Girokoak
Gorputz Masaren Indizea (GMI)
Masa (kilogramotan) zati altuera (metrotan) ber bi egin behar da.
Adibidez: 75 kg pisatzen dituen pertsona eta 1,74 m-ko altuera duen pertsonan:
75 / (1,74 x 1,74)
Defentsa Mekanismoak eta Immunitate Sistema
A. Defentsa Inespezifikoak (Sortzetikoak)
Larruazala
Hesi zeharkaezina da. (Zauri bat izanez gero, desinfektatu behar da).
Mukosak
Digestio, arnas, gernu eta ugalketa aparatuetan daude. Mukosek mikroorganismoak (m.o.) suntsitzen dituzte.
Hantura
Zauri bat egin ondoren, zonalde hori gorritu, puztu eta tenperatura igo egiten da. Histaminak sortzen dira, eta horrela globulu zuriak etortzen dira m.o. suntsitzeko.
B. Immunitate Sistema (Defentsa Espezifikoa)
T Linfozitoak
Antigenoak ezagutzeko, sistema aktibatzeko eta infektatutako zelulak suntsitzeko balio dute. Oharra: HIESaren birusa T linfozitoetan ugaltzen da, eta horrek infekzio baten aurrean defendatzeko gaitasuna murrizten du.
B Linfozitoak
Antigorputzak edo immunoglobulina sortzen dituzte antigenoei aurre egiteko.